Home > Proyectos > Urretxindorra Proiektua. Mentoretza bazterketa arriskuan diren etorkin jatorriko nerabeentzat

Proiektuak

Urretxindorra Proiektua. Mentoretza bazterketa arriskuan diren etorkin jatorriko nerabeentzat

Deskribapena

Astero, eta borondatez, etorkin edo atzerritar jatorriko gaztetxo (10-14) eskolaratu eta gizartetik bakartze arrisku egoeran dagoen batek laguntzaile eta erreferente izango du unibertsitateko ikasle bat.

Jolas uneak, aisia eta denbora librea partekatzea da asmoa, inguruetako lekuak ezagutu, kultur eta kirol jardueretan parte hartu, besteekin elkartzeko kultur eta gizarte guneetara hurbiltzea erraztuz.

Bi aldeen artean sortutako harremanak lekua egingo die konfiantzari, enpatiari, sentiberatasunari, hurbiltasunari, beti ere elkarrenganako begirunez.

 

Bientzako harreman onuragarria

 

Mentoreak gaztetxoa lagundu eta gidatuko du eguneroko bizitzaren hainbat arlotan eta, erreferente positibo bihurtuta, gaztetxo mentoredunaren konfidantza irabaziko du.

Harremana borondatezkoa da bien aldetik, eta bientzako da aberasgarria.

Mentoreak, SOS Arrazakeriaren aholkularitzarekin, esperientzia berria bizi ahal izango du, mentoredunaren adiskide egin, ikasketa pertsonal eta sozial berriak garatu eta gaztetxoaren etorkizunaren alde egindako lanaren poza jasoko du.

Gaztetxoak bidelagun bat aurkituko du, eta hura erreferente izango du kezkak eta ziurtasunak partekatzeko, eta maila pertsonal, sozial eta emozionalean hazteko.


Helburua

Jarduerak

Tokia

Kolektiboak

Iraupena

Harremanetarako
SOS Racismo Gipuzkoa

Paseo Zarategi 100, Txara I
Donostia (Gipuzkoa)
tel: 943 321811

Konektatu

Lotutako proiektuak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak