Home > Agenda > Asilo eta mugikortasuna eskubideak dira

Agenda

Asilo eta mugikortasuna eskubideak dira

 Ekainaren 20ean Pertsona Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ospatuko da, hori dela eta gaur Donostian errefuxiatuen eskubideak aldarrikatzeko elkartu gara : Ongi Etorri Errefuxiatuak Gipuzkoa, Amnistia Internacional, SOS Arrazakeria, Intermon Oxfam, GOT, Cáritas, Hotz Zarautz, Zaporeak, SMH eta Amher.

Bigarren gerrate mundiala bukatu zenetik, Europa eta mundua jasaten ari dira errefuxiatuen politiken krisirik latzena, eta urtero egoera areagotzen da. ACNURen azken txotenek zioten 2016ean 65,5 milioi lekualdatze-behartuta egon zirela, aurreko urtean baino 10 milioi gehiago. Inoiz baino errefuxiatu gehiago daude: 22 milioi pertsona, hain zuzen ere.

Europar Batasunaren eta Espainiako gobernuaren erantzun-ezaren aurrean, hiritarrok gogor eta ozen giza eskubideen bortxaketak salatu behar ditugu eta honekin batera, agerian jarri behar ditugu migrazioen arrazoiak: gerrateak, industria armamentistikoa, goseteak, pobrezia, kanpo-zorra, aldaketa klimatikoa eta homofobia, besteak-beste.

Aski delako, anima zaitez eta egin gurekin bidea. Goazen denok Alderdi Ederrera! 

  • Hasierako eguna
    17 Eka
  • Amaierako eguna
    17 Eka
  • Kostua
    Doakoa
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Egia (plaza andi)

Harremanetarako

SOS Racismo Gipuzkoa

Gipuzkoa

hezkuntza@sosracismo.eu

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak