Zerbitzuak eta harrera baliabideak

Donostia

Gizarte-larrialdietako Udal Zerbitzua (GLUZ)

Urdaneta 13, 20006
Donostia
tel: 943 481 400
https://www.donostia.eus/info/bienestarsocial/dondeacudir.nsf/voWebContenidosId/NT000008FA?OpenDocument&idioma=cas&id=S515692&cat=Urgencias&doc=D

Larrialdiak izango dira, baldin eta ustekabean gertatutako egoera bada.

Berehala jarduten ez bada pertsonen segurtasun fisiko nahiz psikikoa arriskuan jartzea ekarriko badu berarekin.

Egoera larrietarako , Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua (GLUZ) jarri du martxan Gizarte Ekintzaren zuzendaritza. Zerbitzu hori, egunean 24 ordutan, urteko 365 egunetan eskura dauden Gizarte Langileek eskaintzen dute. 

Donostian eskura daitezkeen gizarte-zerbitzu eta baliabideen sarbide dira Gizarte Zerbitzuetako Zentroak. Edozein bertaratu daiteke Gizarte Zerbitzuetako Zentroetara, pertsonak, familiak nahiz taldeak, aholkuak eta laguntza bila: adinekoen arretako arazoak, norberaren autonomiaren gabeziak, higikortasun-arazoak, familiaren desegituraketa, gizarte-diskriminazio eta bazterketako arazoak, arazo ekonomiko larriak, etab.

Edozeinek jasan ditzake egoera hauek, adin, sexu eta egoera sozioekonomiko guztietakoek, eta beraz, zentro irekiak dira Gizarte Zerbitzuetako Zentroak, kasu guztien aurrean informazioa, aholkuak eta laguntza emateko prest.

Donostia

Udalinfo: Herritarren arreta


Donostia
tel: 943 481 000
https://www.donostia.eus/info/udalinfo/udalinfo_atencion.nsf/fwHome?ReadForm&idioma=cas&id=D325225

Udalarekin harremanetan jartzeko, izapideak egiteko eta honek dituen zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko bulegoak dira. Bulego hauek udaletxean bertan eta beste zenbait auzotan aurki ditzakezu.

Donostia

Zuzenean: Herritarrentzako zerbitzua

Andia Kalea, 13, 20004
Donostia
tel: 945 018 000
https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/zuzenean-atencion-ciudadana/

Zuzenean Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzaren menpeko zerbitzua da, eta helburu dauka informazioa eta zerbitzuak eskaintzea, erabilitako bidea edozein izanda ere.

Zuzenean zerbitzuak herritarrentzako honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

1. Herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzua

2. Aurretiko hitzordua kudeatzeko zerbitzua

3. Espedienteak erregistratzeko eta izapidetzeko zerbitzua

4. Herritarren Partaidetzarako Zerbitzua

Donostia

Donostiako Udala

Ijentea Kalea, 1, 20003
Donostia
tel: 943 481 000
https://www.donostia.eus/

Lan eskaintza, Kontratazioa, Dirulaguntzak, Araudia, Udal Bilkurak, Ordenantza Fiskalak, Auzitegi Ekonomiko Administratiboa, Informazio Ekonomikoa, Egutegi Fiskala, Udal Ondareak, Hauteskundeak.

Donostia

Kultur Aniztasun Saila

Palacio de Aiete, Casa de la Paz y de los Derechos Humanos
Donostia
tel: 943 481 498
https://www.donostia.eus/taxo.nsf/fwNweb?ReadForm&idioma=cas&id=A390667&

2013ko ekainean, Kultur Aniztasunaren bulegoa sortu zuen Udalak, kultur aniztasuna oinarri hartuta donostiar guztien hizkuntza, kultura, aukera berdintasuna eta eskubide sozialak zein politikoak bermatu ahal izateko.

Helburu gisa, elkarrenganako errespetuan eta aitortzan oinarritutako harremanak eraikitzea dugu, kultura eta hizkuntza guztiak haintzat harturik, elkarrenganako ezagutza eta interakzioa bultzatuz, eta aniztasunaren balio positiboa azpimarratuz. Horregatik, Donostiako Udalak, kultura eta jatorri aniztasuna kudeatzerakoan, Kulturen artekotasun eredua hartzen du oinarritzat.

Ikuspegi honetatik, migratzaileek beraien kultura eta hizkuntza mantentzeko eskubide osoa dute eta bertakoa ezagutu eta errespetatzeko ere. Ezberdintasunekin parekidetasunean bizitzeko aukera eman behar da.

Horretarako, udal kudeaketaren ikuspegitik, zeharkakotasuna oso garrantzitsua izango da. Udaleko atal guztiak hiriko kultur eta jatorri aniztasunaz jabetu behar ditugu eta eguneroko lanean txertatu, hiritar guztien beharrak aintzat hartu eta horiekiko zerbitzuak egokitzeko.

Ikuspegi eraikitzailea eta parte hartzailea bultzatzea. Herritar berriari harrera egin, elkar ezagutu, aitortu, errespetatu, baloratu eta integratu. Elkar ezagutzatik abiatuta elkarren artean egiteko modu berriak eraikitzea da gure planteamendua.

Artxiboak

Donostia

Emakumeen Etxea

Okendo Kalea 9, 20004
Donostia
tel: 943 483 470
https://www.donostiakoemakumeenetxea.com/cast/index.php

Emakumeen Etxea, emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko bidean, gogoeta egiteko, esperientziak eta konplizitateak elkartrukatzeko, pentsamendua ekoizteko eta kolektiboki aurrera egiteko elkargune bat da.

Udalaren antolaketaren barruan, Donostiako Etxegintza Enpresa Erakunde Publikoa arduratzen da Donostiako Udalaren etxebizitza-politika gauzatzeaz.

Erakundearen eginkizun nagusiak honako hauek dira: babes publikoko etxebizitzen eta bestelako babes-figuren (zuzkidura-apartamentuak, gazteentzako eta adinekoentzako apartamentuak) sustapena eta esleipena; errentamendu-erregimeneko udal-etxebizitzen kudeaketa; eta hutsik dauden etxebizitza pribatuen alokairua sustatzea, Alokabide programaren bitartez.

Donostia

Lanbide

Marino Tabuyo 14, 20013
Donostia
tel: 943 023 823
https://www.lanbide.euskadi.eus/inicio-lanbide/

Eusko Jaurlaritzak eskueran jartzen dizun Euskal Enplegu Zerbitzua da eta lana bilatzeko prozesuan laguntza eta orientabidea eskaintzen dizu.

Lanbideren ezaugarri nagusia enplegu-eskatzaile bakoitzari Plan integrala eta pertsonalizatua eskaintzea da.

Integrala da, pertsona bakoitzarekin batera egiten dugulako lana bilatzeko prozesuaren bide osoa, aholku ematen, orientatzen eta laguntzen, hainbat prestakuntza-ekintzaren bidez eta bere enpresa sortzeko sostengua eskaintzen; eta pertsonalizatua ere bai, lanbide-profil bakoitzerako banakako planak diseinatzen ditugulako.

Lanbiden gure partea jarri nahi dugu, enplegu betea, egonkorra eta kalitatekoa lortzeko..

Donostia

Kolore Gunea

Zorroaga Pasealekua 19
Donostia
tel: 943 21 35 02
http://koloreguztiak.org/

Donostia

Centro de día para personas inmigrantes sin hogar Jatorkin Al-Nahda

C/Belizalde nº 5 Villa Landetxe
Donostia
tel: 843 981 256 / 685 757 370
https://www.jatorkin.com/team-3

El centro de día tiene como objetivo crear un espacio de acogida, de encuentro y de apoyo a un colectivo cada vez más pauperizado, que es el de las personas migrantes sin los medios económicos necesarios para responder a todas las demandas que supone el actual estilo de vida.

Donostia

Bidelagun - Kalean dauden pertsonak laguntzeko eta harrera zerbitzua emateko programa (Cáritas)

Alcalde José Elósegui Nº6
Donostia
tel: 943 291 040
https://www.caritasgipuzkoa.org/es/que-hacemos/personas-sin-hogar

Gizarte eta etxebizitza bazterkeria egoeran dauden pertsonei kalean bertan laguntzeko programa, baita Etxerik Gabeko Pertsonentzat harrera zerbitzua ere. Lurraldeko baliabideei buruzko informazioa era orientazioa ere ematen du Bidelagunek.

Donostia

Esperanza Latina - Orientación, acogida y escucha

Aizkorri 20, Bajo
Donostia
tel: 943 21 23 70 / 606 61 10 33
https://esperanzalatina.org/que-hacemos/

Eibar

Eibarko Gizarte Zerbitzuak

Bista Eder 10 - 4º planta
Eibar
tel: 943 708 440
https://www.eibar.eus/es/ayuntamiento/areas/servicios-sociales-1

Herritar guztiei eta udalerriko talde guztiei zuzendutako zerbitzu publikoa da. Helburua bizi-kalitatea hobetzea da, eta lan nagusia gizarte zerbitzuen sistemak ase ditzakeen gizarte beharrak atzeman eta erantzutea. Horretarako, helburu horrekin lan egiten duten profesional-taldeak daude (gizarte-langileak, berdintasunerako teknikaria, immigrazioko/aniztasuneko teknikaria, haurtzaroko eta familiako teknikak eta administrazio-langileak).

Eibar

Zaintza eta etxez etxeko laneei buruzko aholkularitza Zerbitzua

Portalea, 4º piso, puerta 2
Eibar
tel: 688 640 983
https://www.eibar.eus/es/igualdad-andretxea/noticias/servicio-de-orientacion-laboral-en-el-trabajo-de-hogar-y-de-cuidados?set_language=es

Eskaintzen diren zerbitzuak hurrengoak dira:

Zaintza eta etxez etxeko langileen lan-eskubideei buruzko orientazioa eta aholkularitza.

Zaintza eta etxez etxeko langileen prestakuntza-beharretan laguntzea.

Koordinazioa eta Eibarko Udaleko Gizartekintza sailera bideratzea, gizarte-beharren arabera.

Bitartekaritza eta aholkularitza gizarteratzearen eta laneratzearen arloan.

Laguntza berezia enplegarritasun-maila txikiagoa eta lan merkatuan sartzeko zailtasun handiagoa duten pertsonei. 

Oñati

Larraña Etxea harrera zerbitzua


Oñati
tel: 943 009 049
https://zehar.eus/que-hacemos/acogida-de-personas-refugiadas/

Larraña Etxea aitzindaria eta eredu garbia da gure zentroetako harreraren alorrean; izan ere, bizilagunen laguntza handia jaso du, pertsona errefuxiatuekiko herritarren elkartasun-sare bat sortu da, eta udalaren laguntza ere jasotzen du. 80 plaza ditu.

Zerbitzu honen helburua iritsi berriei zein denbora bat bertan daramatenei, hiru alorretan informatzea da:

1- herriko zein bailarako baliabideak, azpiegitura ezberdinetara bisita gidatuak eskainiz,

2- herriko historia eta testuingurua adierazi,

3- herriko dinamikak ezagutzera ematea; horretarako, elkarte ezberdinetan egonaldiak egiteaz gain, uneko ekintzetan parte hartzen da.

Tolosa

Zuloaga Txiki harrera zerbitzua


Tolosa
tel: 688642538
https://zehar.eus/que-hacemos/acogida-de-personas-refugiadas/

Zentro honek 2019ko abuztuan ireki zituen ateak eta 35 plaza ditu. Tolosako udalaren babesa dauka ere, instalazioak uzten baitizkigu.

Honen arabera sailkatu