Home > Agentes > Errenteriako Udala

Agentes

Errenteriako Udala

Tipo/Lugar de registro:
Errenteriako Udala - Kultura Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza departamentua
Ámbito de actuación:
Kultura Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza

Presentación del agente

Hiru lan lerro ditu departamentuak: - Kultura aniztasuna: Errenterian jatorri anitzeko pertsonak bizi dira, besteak beste, kultura, sinismen, tradizio, hizkuntza desberdin askok elkarbizitzen dute. Mosaiko ederra sortzen duen herri eredu anitz eta kulturarteko hau sustatzea da politika publikoen helburua. Alegia, ekintzak eta proiektuak sustatzea, dela zeharlerrotasuna landuaz, dela zurrumurruak, estereotipoak nahiz aurreiritziak ezabatuaz, azken finean interakzio positiboa sortuaz, elkar ezagutza eta aitortza sustatzeko guneak sortzeko, kultur aniztasunaren balio positiboa azaltzeko. Gainera, jatorria edozein izanik ere aukera, eskubide eta betebehar berberak lortzeko bidea egitea garrantzitsua eta azpimarratzekoa da politika lokaletatik abiatuta. - Giza Eskubideak: Giza Eskubideen sustapena, defentsa eta aldarria lan ildo garrantzitsua da Udalarentzat. Gainera, erreminta gisara ulertzen ditugu Giza Eskubideak, alegia, aitzakia gisara egun gertatzen diren urratzeak ezagutzeko eta herritarrak horien jakitun izateko. Izan ere, egun herritarren edota herrialdeen oinarrizko eskubideen desorekak geroz eta handiagoak dira. Hori dela-eta, egunerokoan estrategia desberdinen bidez horien kontzientzia zabaldu beharra dugu modu kolektiboan tokiko erakundeetatik eragileekin eta norbanakoekin elkarlanean. - Garapenerako Lankidetza: 1996. urteaz geroztik, Errenteriako Udalak konpromiso sendoa du garapenerako lankidetzarekin. Urte hauetan zehar, gure erakundeak, gizarte zibileko erakundeekin lankidetzan, konpromiso horri erantzun diogu, gure planetako biztanleria-talde ahulenek dituzten arazoak gainditzeko proiektuen bidez, bidezko garapena, autonomoa eta iraunkorra lortzeko. Gainera, dinamika globalen eta tokiko dinamiken arteko harremana gero eta handiagoa dela jakinik, gure gizartearen artean kontzientzia kritikoa sustatzera bideratutako beste proiektu mota batzuk bultzatu ditugu, egungo nazioarteko harreman desberdin eta bidegabeez ez ezik, harreman horien egungo egoeran dugun erantzunkidetasunaz ere jabetuz. Informazio guztia: https://errenteria.eus/aniztasuna/

Contacto

Santa Klara 18, behea
Errenteria
Gipuzkoa
tel: 662 944 626
ngaldos@errenteria.eus

Conecta

Últimos proyectos

No se encontraron resultados

Actividades relacionadas

No se encontraron resultados

Filtrado Por

Categoría