Eta orain, zabaldu dezagun
Antzezlan berezia da hau, grabatutako obra bat, hain zuzen ere, eta artea eta inklusioa oso lotuta daudela erakusten du.
Umorezko hainbat sketch biltzen ditu, migrazio-prozesuari buruzkoak, pandemia garaiko egunerokotasunari buruzkoak, aniztasunak dakarren aberastasunari buruzkoak, Arabako elkarbizitzari buruzkoak, gizarte-kohesioari buruzkoak, eta abar.
Elkarrizketak, istorioak eta bideo honetan ikusiko duzun guzti-guztia parte-hartzaileek berek prestatu dute, Pánico Escénico konpainiako Arantxa antzerki-zuzendariarekin batera.
Ea gustatzen zaizuen!
Galdera-sorta labur bat erantsi dugu. Betetzen baduzu, asko eskertuko dizugu (minutu bat baino ez duzu behar horretarako). https://forms.gle/qCYXKMkiL5SaGGBJ8
Eskerrik asko!
sentsibilizazioa