Home > Proyectos > ZURRUMURRUAK ETA IMMIGRAZIOA : GELA EZTABAIDA ETA HAUSNARKETARAKO LEKU GISA

Proiektuak

ZURRUMURRUAK ETA IMMIGRAZIOA : GELA EZTABAIDA ETA HAUSNARKETARAKO LEKU GISA

Deskribapena

Kulturaniztasunak eta gela anitzak ezaugarritzen duten gizarte honetan,gazteekin  immigrazioaren inguruko zurrumurruen lanketa bat egitea da proiektuaren gakoa: zein eratan sortzen dira, zergatik eta zertarako, hauen ondorioak, bere aurrean, horiek desegiteko eta hauei aurre egiteko zer egin dezakegu. Zurrumurruak dira gure begiradaren objektu, bazterketaren arrazoi nabarmenetariko bat elikatzen baitute, eta biztanleriaren egunerokotasunean presente egonik, haren difusio eta erreprodukzioa elkarbizitza kolokan jartzen dute. 

Pedagogia emozionala, komunikazio interkulturala eta gatazken kudeaketa lantzen da, hausnarketa espazio baten eraikuntzari begira, zeinean gazteek elkarrekin parte hartu, ekarpenak egin eta era aktiboan besteak entzun dezaten, betire bere esperientzia pertsonaletik abiatuz. 


Helburua

Errealitatea desitxuratzen duten estrategia kognitiboen inguruko hausnarketa egiteko baliabideak helarazi. 

Zurrumurruen ondorio eta gaitzen inguruan kontziente egin eta sentsibilizatu. 

Bere sentsibilizazioa erraztuko duten gaitasun eta ahalmenak garatu. 

Ikasleak zurrumurruak desegin ditzan beharrezko ezaguntzak eskaini. 

Ikasleen inguruan agerian dauden kontzepzio okerrekin eta iruditeriekin apurtuz, ikasleriak bertan esku-hartzeko konpromezua hartzea. 

Zurrumurruen aurkako komunikazioa sortzen duten gaitasunak garatu (ez aurre egin, galdetu, enpatia).

Ikasleriaren inguru zuzen eta zeharkakoan gatazka sozialaren prebentzioa. 


Jarduerak
Lehenengo pausua, ahozko komunikazioaren eskutik informazioak sufritzen duen desitxurapenaren inguruan hausnartzea izango da, baita desitxurapen hura sortzen duten mekanismoen inguruan ere. Orokorrean eraikitako ondorioak kontuan hartuz, pertsona immigranteen inguruko zurrumurruak argitara atera izango da azkenengo pausua. Horren ondoren, bigarren saioan, zurrumurruei aurre egiteko helburuarekin, dialogo eta rol-playingaren eskutik aipatutako mekanismo kognitiboak identzifikatzen saiatuko gara, zurrumurruaren aurrean esku-hartzeko, eta orokorrean gatazkak kudeatzeko beharrezkoak diren gaitasun kognitibo eta komunikatiboak barneratuz. Azkenengo saioan, datu esperientzialak eta egiaztatutako informazioa direla medio, immigrazioarekin zerikusia daukaten zurrumurruak desegingo ditugu, era hausnarkorrean eta dialogoa objektu gisa hartuz.
Tokia
Aipatutako ekintzak Gipuzko hezkuntza zentro inplikatuetan aterako dira aurrera.
Kolektiboak

DBH 3. eta 4.go ikasleak


Iraupena
Tailerra ikasturtean zehar gauzatuko da.
Harremanetarako
SOS Racismo Gipuzkoa

Paseo Zarategi 100, Txara I
Donostia (Gipuzkoa)
tel: 943 321811

Konektatu

Lotutako proiektuak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak