Home > Proyectos > Mentoretza sozialak

Proiektuak

Mentoretza sozialak

Deskribapena

Hasiera eman diogu bolondres bilaketari mentore bezala parte hartzeko SOS Arrazakeriako proiektuetan. 

Urretxindorra Mentoretza. Goi ikasketetako ikasleak behar ditugu, etorkin jatorriko nerabe ikasleekin parte hartzeko.

Mentoretza pertsona Errefuxiatuekin. Banaka zein famili edo taldeak, asilo eskaera abian duten pertsonekin parte hartzeko.


Helburua

Mentoretza hartzen duten neska eta mutikoak

- Norberaren estimua indartzea

- Garapen pertsonala, emozionala eta soziala

- Gaitasun linguistikoak hobetzea

- Goi-mailako ikasketekin segitzeko motibazioa Ikasle mentoreak

- Errealitate sozial berriak ezagutzea

- Kulturarteko gaitasunak indartzea

- Trebetasun komunikatiboak eta interpertsonalak hobetzea


Jarduerak
Ikasle unibertsitario bat astero elkartuko da esleitu zaion neska edo mutikoarekin, eta elkartze horretan dibertsio, aisia eta denbora libreko uneak konpartituko dituzte, inguruko lekuak ezagutuko dituzte elkarrekin, kiroljarduerak eta jarduera kulturalak egin eta baita horietan parte hartu ere egingo dute; era horretan bien arteko topaketa kultural eta soziala gertatzea eta nork bere burua ezagutzeko espazioak izatea erraztuko dute.
Tokia
Gipuzkoa
Kolektiboak

Etorkin jatorriko 10 eta 14 urte bitarteko umeentzat; horiek izango dira mentoretza-hartzaileak eta 18 eta 30 urte bitarteko goi-mailako edo unibertsitateko ikasleak izango dira mentoreak.


Iraupena
Ikasturte batean, astean behin, 3 orduz.
Harremanetarako
SOS Racismo Gipuzkoa

Paseo Zarategi 100, Txara I
Donostia (Gipuzkoa)
tel: 943 321811

Konektatu

Lotutako proiektuak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak