Home > Proyectos > #Ekintzailetza-ostiralak ikastaroa

Proiektuak

#Ekintzailetza-ostiralak ikastaroa

Deskribapena

#Ekintzailetza-ostiralak ikastaro bat da, baina Euskadin ekonomia sozial eta solidarioaren ikuspegitik ekin nahi duten migrante eta bertakoentzako topagunea ere bada.

Koop SF 34 eta Mugarik Gabeko Ekonomilariok antolatu dugu ikastaro hau, pertsona guztien eskubide gisa ulertzen dugun aukera-berdintasunari laguntzeko. Parte-hartzea, garapen pertsonala eta kolektiboa, parte-hartzaileen arteko lankidetza eta ikuspegi feminista ikastaroaren edukiak eta saioak gidatuko dituzten funtsezko alderdiak dira.


Helburua

Gainera, negozio-ekimenek osagai eraldatzailea izatea zainduko dugu, euskal gizarteari benetako balioa emanez, bai gizarte-kohesioari dagokionez, bai ingurumen-inpaktuari dagokionez. Ildo horretan, euskal gizartearentzako migranteek ematen duten aniztasuna aberastasuntzat jotzen dugu, eta aitortzen dugu haien ekintzailetzek tokiko eta hurbiltasuneko ekonomiari egiten dioten ekarpena, askotan lankidetza-sareetan oinarrituta.


Jarduerak
#Ekintzailetza-ostiralak 5 modulutan antolatzen da (merkatu-azterketa, negozioaren kudeaketa, pertsona ekintzailea, komunikazio-plana eta bideragarritasun ekonomikoaren plana). Horietako bakoitzerako, saio presentzialak eskaintzen ditugu 2021eko urtarriletik ekainera bitartean, edukiak zure/zuen proiektuari aplikatuz lantzeko. Saio horien helburua da, halaber, ikastaroan parte hartzen duten ekintzaileen arteko lankidetza- eta laguntza-harremanak sendotzea. Datorren urtean beste edizio bat egiteko asmoa dago. viernesemprendimiento.ecosfron.org plataformak modulu bakoitzeko edukiak jasotzen ditu, 4 multzotan antolatuta: 1. Eduki teorikoak 2. Elkarrizketak 3. Baliabideak eta tresnak 4. Moduluaren atazak Haurtzaindegi-zerbitzua ere eskaintzen da, interesdunek eskatuta.
Tokia
Harrobia Plaza, 4. Bilbo (Koop SF34ren egoitza)
Kolektiboak

- Beren proiektu ekintzailearekin gizarte-balioa eman nahi duten atzerriko edo bertako ekintzaileak.

- Talde horiekin lan egiten duten erakundeak eta ekonomia sozial eta solidarioko erakundeak.


Iraupena
Aurrez aurreko saioak hilean bi ostiraletan egingo dira, urtarrila eta ekaina bitartean. Datorren urterako ikastaroaren bigarren edizioa aurreikusi da. Edukien plataforma (viernesemprendimiento.ecosfron.org) urte osoan egongo da irekita eta eskuragarri.
Harremanetarako
Economistas sin Fronteras Euskadi


(Bizkaia)
tel: 94 415 34 39

Konektatu

Lotutako proiektuak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak