Gaur egun elkartean lantzen ari garen programak Aukerak Suspertzen du izena. Agintzari GEKE-k kudeatzen du, eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2018-2022 aldirako Familiei Laguntzeko Erakunde arteko IV. Planaren barruan dago. Lehen edo bigarren hezkuntza ikasten ari diren haur eta nerabeei eskaintzen diegu programa hau. Hala ere aipatzekoa da, oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleei ere eskain dakiekeela salbuespen gisa. Bestalde garrantzitsua da azpimarratzea, arreta eskaitzen diegun ikasleak aldez aurretik identifikatuak izan behar direla Gizarte Zerbitzutan. Azkenik, baliabide digital edo konektagarritasun gabeziak zein beharrezko gaitasunak garatzeko laguntza ez duten haurrei eskainiko zaie bereziki programa hau, hau da, hezkuntza prozesuarekin jarraitzeko zailtasunak izan ditzazketeen haur eta nerabeei.
Larramendi Kalea, nº9, bajo.
Tolosa (Gipuzkoa)
tel: 943507747