Home > Albisteak > «Sistemak ez du bizitza helburu, heriotza eta miseria baizik»
Bizi Hotsa erresistentzia kutxa jaio da, eta bertako kidea da Tete Barrigah-Benissan (Togo, 1983). Salatu du COVID-19ak zenbait ondorio eragin dituela gizartean, eta beharrezkoa dela horiei aurrea hartzea. Barrigah-Benissanek adierazi duenez, irabazi ekonomikoak baino garrantzitsuagoa da bizitza, baina dirua beharrezkoa da «bizirik iraun» ahal izateko. Eredu berri bati eusteko nahia dute, eta «bizitza duina» jarri dute kapitalaren gainetik.