Home > Albisteak > EBk Ukrainatik ihesi doazen iheslari guztiei emango die babesa

Albisteak

EBk Ukrainatik ihesi doazen iheslari guztiei emango die babesa

Asociación Matiz

Europako Batzordeak erabaki historiko bat hartu zuen, herenegun, Ukrainako gerra dela eta. Lehen aldiz, hondamendi batetik ihesi doazen errefuxiatu guztiak hartuko dituzte Europako Batasuneko kide diren estatuek, eta gutxienez urtebeterako babesa emango diete; epe hori amaitzen denean, luzatzeko aukera izango dute. Nazioarteko Babeserako Zuzentaraua baliatuko dute horretarako. Direktiba hori Balkanetako gerren ostean onartu zuen EBk, 2001ean, talde komunitarioko kide ez diren estatuetatik ihesi doazenen beharrei erantzuteko, etxera itzuli ezin diren bitartean.


¿Nos echas una mano?