Gune Ireki bat ari gara antolatzen maiatzaren 7rako, denon arteko elkarrizketa sozial bat burutu dezagun euskara, aniztasuna eta bizikidetza ardatz hartuta.
Ekimen honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta laguntza eskatu gura dizuegu Zubideiaken berri zuen inguruan zabaltzeko. Izan ere, maiatzaren 7ko gizarte elkarrizketa honetan ahalik eta parte hartze anitz eta jendetsuena izatea oso garrantzitsua da.
Zubideiak Gune Irekiari buruzko informazio zehatza hemen duzue, nahi izanez gero.
Hauek dira, momentuz, Zubideiakeko Talde Eragilera batu direnak: Unesco Etxea, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Garabide, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, AEK, Seaska, Emigrados sin fronteras, Elhuyar, Emun, Banaiz Bagara, Joxemi Zumalabe fundazioa, Aztiker, UEMA, Soziolinguistika Klusterra, Hobest Consultores, Kutxa Fundazioa, Kutxa Ekogunea, Laboral Kutxa, Eusko Ikaskuntza, UPV/EHU, Mintzanet, Bergarako Udala, Ekin Emakumeak elkartea, Gure Irekiaren lagunak.
Hamaika jendek eman du izena jadanik, eta Zubideiaken parte hartzeko beraien arrazoiak azaldu dituzte. Ikusi hemen.
Zubideiaken parte hartu nahi izanez gero, hemen eman dezakezue izena.
Denon artean josi dezagun elkarrizketa soziala indartzeko sarea!
Honen arabera sailkatu
Kategoriak