Aurten ZAS!ek (Zurrumurruen Aurkako Sarea) lehen aldiz, “ZAS! Egunak” ospatuko ditu.
Azaroaren 5ean Ordizian egongo gara sarearen lana ezagutarazteko, eta beste aldetik, Zurrumurruen Aurkako Estrategia herritarrei hurbiltzeko. Sarrera doakoa izango da eta aire librean ospatuko da.
Proposamen honen aniztasunak ZAS!en eta ZAS!eko kideen lana kalean lurreratua ikusteko aukera emango digu, bizilagunengana hurbilduz. Horrela, sarearen eragin eta inpaktu sozialerako gaitasuna biderkatuko da eta amankomunean daukagun helburua zabalduko da: «Bizikidetzari eragiten dioten aurreiritziak zalantzan jartzea eta estereotipoak desegitea, kulturarteko ikuspegitik».
Honen arabera sailkatu
Kategoriak