Gazte horiek beren bizi-esperientziaz, mundu-ikuskeraz eta nortasunaz kontatu nahi dutena erakusketa batean argazki-sorta baten bidez azaltzea da asmoa. Artea, eta kasu honetan argazkigintza, nor garen kontatzeko adierazpen-tresna gisa sortzen da.
Tailerrak lau eguneko iraupena du:
Ostirala, maiatzak 5, 16:00etatik 20:00etara
Larunbata, maiatzak 6, 10:00etatik 20:00etara (bazkaltzeko ordubete emanda)
Ostirala, maiatzak 19, 16:00etatik 20:00etara
Larunbata, maiatzak 20, 10:00etatik 20:00etara (bazkaltzeko ordubete emanda)
Tailerra egiteko, Angélica Dass kontratatu da, nazioartean goraipatua izan den Humanæ proiektua sortu duen argazkilari saritua. Lan hori munduko 50 hiritan baino gehiagotan izan da: PhotoEspaña, Munduko Ekonomia Foroa (Davos), Habitat III, Migration Museum-a (Londres), AMNH, Montrealgo Arte Ederren Museora, Dublingo Science Gallery-a. Gainera, hedabide garrantzitsuek ere proiektu horren berri eman dute: National Geographic-ek, Time Magazine-k eta Foreign Affairs-ek, besteak beste. TED Talkak bi milioi bisita baino gehiago izan zituen, eta horrek haren lanak argazkigintzatik harago joateko duen potentzial handia berresten du; hau da, aldaketa sozialerako tresna bihurtu da, eta elkarrizketa sustatu eta erronka egiten die aurreiritzi kulturalei.
Honen arabera sailkatu
Kategoriak