Datorren urriaren 21 eta 22an Bilboko Bizkaia Aretoan ospatuko diren Immigrazioa eta Integrazioa EAEn XI. Jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Aurten jorratuko den gaia "Errefuxiatuen harrera Euskadin: erronkak eta erantzunak" izango da.
Egungo edukiera-murrizketak direla eta, jardunaldiak modu presentzialean zein birtualean egingo dira. Bertaratzeko lekua beteta badago ere, jardunaldiak jarraitu eta haietan birtualki parte hartzeko plataforma eskainiko da. Laster, horri buruzko informazio gehiago emango dizuegu.
Zuen zain gaude!
Honen arabera sailkatu
Kategoriak