Kultur Aniztasun Bulegotik azaroan antolatuko ditugun Zurrumurruen Aurkako
formazio saioetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.
Zurrumurruen Aurkako Estrategia etorkin, errefuxiatu eta oro har, kultur
aniztasunaren aurkako estereotipo negatibo edota aurreiritziek sortutako
ondorioak indargabetzeko dinamika da. Gizarte kultur-anitz honetan,
zurrumurruek pertsonen arteko harremanak sortzeko eta elkarbizitzarako
oztopo garrantzitsuak izateaz gain, jarrera eta diskurtso xenofobo eta
arrazistak eraikitzeko testuinguru sozial aproposa eratzen dute.
Horrenbestez, Kultur Aniztasun Bulegoarentzat etorkin, errefuxiatu eta
bestelako kulturak dituztenen inguruko zurrumurruen aurkako
sentsibilizazio eta esku hartze estrategia herritarra garatzea
ezinbestekoa da.
Donostian, Euskadi mailako Zurrumurruen Aurkako Sarean (ZAS) parte hartzen
dugun elkarte eta instituzioek bultzatzen dugu aipatutako estrategia eta
gure hirian zurrumurruen aurkako lanean garatzen ari diren bestelako
iniziatiba, eragile eta pertsonekin elkarlanean egin nahi dugu bidea.
NOIZ: Azaroak 4,11 eta 18 (Hiru saio orotara)
NON: EGIA KULTUR ETXEAN (Baztan, 21)
ORDUTEGIA: Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara
EGITARAUA:
1. saioa: Zurrumurruak kudeatzeko estrategia komunikatibo eta emozionalak.
Raquel Moreno (Xarxa AntiRumors Barcelona)
2. saioa: Erantzunak zurrumurruen aurrean. Agustin Unzurrunzaga (SOS
Arrazakeria)
3. saioa: Kulturak eta identitateak: Aurreiritziak, estereotipoak eta
zurrumurruak. Xabier Aierdi (Soziologoa)
IZEN- EMATEA: Formazio saioetan parte hartu nahi baduzu idatzi mezu bat kulturaniztasuna@donostia.eus helbidera edo deitu 943 48 14 98 telefono
zenbakira.
Animatu eta parte hartu!
EGIA KULTUR ETXEAN (Baztan, 21)
Donostia
Gipuzkoa
kulturaniztasuna@donostia.eus
Honen arabera sailkatu
Kategoriak