Home > Agenda > Sexu-indarkeriari eta gazteei buruzko nazioarteko mintegia: Euskadiko, Erdialdeko Amerikako eta Ekuatore Gineako begiradak

Agenda

Sexu-indarkeriari eta gazteei buruzko nazioarteko mintegia: Euskadiko, Erdialdeko Amerikako eta Ekuatore Gineako begiradak

Jaun-andre agurgarriok,

Sexu-indarkeriari eta gazteei buruzko nazioarteko mintegia: Euskadiko, Erdialdeko Amerikako eta Ekuatore Gineako begiradak jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Mintegia urriaren 28an, astelehena, izango da, 16:00tik 20:00etara, Bilbon, BilboRocken (Mesedeetako Kaia, 1, 48003 Bilbo, Bizkaia) eta streaming bidez ere emango da.

Mintegi honek Euskadiko, Erdialdeko Amerikako eta Ekuatore Gineako profesionalen eta elkarteen arteko elkarrizketarako eta jakintza-trukerako gune bat izan nahi du, eta ingurune digitalari eta sexu-aniztasunari arreta berezia eskaini. Gazteekin sexu-indarkeriaren biktimak prebenitzeko eta haien erreparazioan laguntzeko lan egiten duten elkarteak izango ditugu gonbidatu.

Parte hartzen duten elkarteek, bai euren lurraldean betan, bai maila globalean, egiten duten lana azalduko dute, emakumeen eta LGBTQ+ kolektiboaren giza eskubideak sustatzeko nazioarteko aliantzak sortzeko helburuz.

Mintegi honekin amaiera emango diogu NE-SIk 2024an Euskadin abiaraziko Libres y Sostenibles kanpainari. Kanpaina horrek NE-SIk eta EMARGI ELKARTEAk egindako Violencias machistas en el entorno digital entre las y los jóvenes y adolescentes de Euskadi (Indarkeria matxistak ingurune digitalean Euskadiko gazte eta nerabeen artean) ikerketa izan du ardatz.

Modu presentzialean edo streaming bidez parte hartu dezakezu.

Programa osoa: https://www.solidaridadsi.org/files/2024-10/programa.pdf?b0fbdd5663

Erreserbatu zure plaza:https://forms.gle/snqvLC9T4XJiNrPE9

Informazio gehiago: www.solidaridadsi.org/eus / igualdadsi@sol-inter.org / 609 56 78 67 (Fede)

Antolatzailea: Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional

Laguntzaileak: Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, eLankidetza, BilboRock, ADEES, AMLUDI, EMARGI ELKARTEA eta BIRIA ELAT

  • Hasierako eguna eta ordua
    28 Urr 16:00
  • Amaierako eguna eta ordua
    28 Urr 20:00
  • Kostua
    0€
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    BilboRock, Mesedeetako Kaia 1

Harremanetarako

Solidaridad Internacional

Bizkaia

solidaridad@sol-inter.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak