Gazte Bulegoak eta Immigrazioaren Udal Zerbitzuak gonbidatzen
zaituzte martxoaren 21ean, Barakaldoko Topalekuan (CIS, Anaien Parkea,
3.solairua) 18:00etan egingo den "STOP RUMORS" BIDEOKLIPAREN AURKEZPENERA, Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela eta.
Bideo hori Barakaldoko Udalak 2017an hasitako eta AMEKADI, Gazte Bulegoa
eta Immigrazioaren Udal Zerbitzuarekin lankidetzan garatutako partaidetza
eta prestakuntza prozesu baten emaitza da. Proiektu horretan, Barakaldoko
hainbat lagun gaztek parte hartu dute, kulturarteko bizikidetza sustatze
aldera, bai eta jatorri atzerritarreko pertsonen inguruko estereotipoei eta
zurrumurruei buruzko gogoeta egite aldera ere; hala, jarrera baztertzaile
eta arrazisten aurka egin dute.
Bizkaia
ss_inmigracion@barakaldo.org
Honen arabera sailkatu
Kategoriak