Got My Vote proiektuaren baitan, eCivis elkarte getxoztarrak Getxoko eta Bizkaiko gazteak gonbidatzen ditu datorren ostiralean, martxoak 22, Pintxo & Vote topaketa berri batera, oraingoan Getxo Elkartegian, Getxoko udalerrian, Nola laguntzen dio EBk gizarte irekiago eta berdinzaleago bati? izenburupean.
Topaketa horiek Bizkaian egiten dira, maiatzera arte, Europako Parlamentuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin, eta gazteen eta, oro har, herritarren arteko topaketa eta elkarrizketa bultzatzea dute helburu, gaurkotasuneko gaien inguruan, hori guztia Europako Parlamenturako hurrengo hauteskundeen testuinguruan, 2024ko ekainaren 9an.
Datorren martxoaren 22an, 18:00etatik aurrera, Europar Batasunari buruzko hausnarketa egingo da, pertsona guztientzako berdintasun, aniztasun eta eskubideen espazio gisa, Eider Gardiazabal Rubial Europako Parlamentuko diputatuaren eta Susana Chavarri Gregorio Ybarra elkarteko harreman instituzionalen arduradunaren parte-hartzearekin. Hori guztia Getxoko Udaleko Gazteria, Hezkuntza, Kulturartekotasun eta Immigrazioko zinegotzi Mihaela Jilavuk dinamizatuta.
Bertaratzea doakoa da aurretik izena emanez gero https://todosjuntos.eu/eu/eu helbidean edo info@ecivis.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan eCivis elkartearekin 636644671 telefonoan.
Bizkaia
info@ecivis.eus
Honen arabera sailkatu
Kategoriak