Home > Agenda > #NoraEZean Solasaldia eta liburu aurkezpena fotokazetariekin “Argi aztarnak, oinazearen erregistroak”

Agenda

#NoraEZean Solasaldia eta liburu aurkezpena fotokazetariekin “Argi aztarnak, oinazearen erregistroak”

Javier Bauluz (Kazetaritzako Pulitzer saria) (1995)

Sergi Cámara (Zeuta, Melilla, Greziako mugak dokumentatu ditu) 

Consuelo Bautista, “Bartzelona Hiria arte Plastikoen Saria" (2007)    

Chema Castiello (Editorea. Zinema eta aniztasunean aditua)

Javi Julio (Fotokazetaria Grezian, Jordanian...)

MAIATZAK 30 OKENDO KE (DONOSTIA)  18:00

Argi aztarnak, oinazearen erregistroak” (Gakoa 2018)

“Argi aztarnak, oinazearen erregistroak” hurbilketa bat da immigrazioaren mundura, zehatzago sei argazkilarik egindako lanera, zeinak gai izan ziren haren bilakaera erregistratzeko eta garrantzia bereziko obra bat eraikitzeko.

Joan den mendeko 90eko hamarkadatik aurrera aldaketa mamitsua gertatzen da gure herrian: emigrazio lurralde izatetik harrera lurralde izatera bihurtzen gara. Aro aldaketa hura aski modu zehatzean erregistratu zuten argazkilari buruargi haiek, haren garrantzia susmatzeko eta zintzotasun moral nahikoaren jabe izanik gizartearen axolagabekeriari eta etorkizun baten bila zetozenen eskubideen urraketei aurre egiteko. Argazkilarien hautaketak, beren lanak, argiki kontatzen ditu gure lurraldera etorritako etorkinen nahigabeak: mugen itxiera, pateratan bidaiak, ibilbideko heriotzak, hilotzaren herriratzea, esplotazioa, jazarpena, arrazakeria, ikusezintasun soziala… Ausarta da haien argazki lana pasibitatea borrokatzen eta gertatzen dena salatzen.

Gauza jakina da argazkiak indar dokumental handia duela, eta azterketari irekita eusten diela denboraren joate hutsak ordezten dituen uneak. Baina argazkiak berez ez du dena argitzen. Roland Barthesek horrela diotsu: argazkiak ez daki esaten erakusten duena, eta denborak ondo asko disolbatu dezake bere edukia eta irakurgaitz bihurtu hura egindako unean ebidentea zena. Horregatik aurkezten dugun lanaren garrantzia: immigrazioari buruzko argazki hoberenen bilketa, eta haien egileen eskutik ibilbide bat esangura ematen dieten testuinguruetatik.

  • Hasierako eguna
    30 Mai
  • Amaierako eguna
    30 Mai
  • Kostua
    Doakoa
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Okendo Kultura Etxea

Harremanetarako

SOS Racismo Gipuzkoa

Gipuzkoa

hezkuntza@sosracismo.eu

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak