Home > Agenda > DATA BERRIA- ​​Zubiakeraikitzen ​​Atzerriko ekintzaileen, enpresen eta erakundeen arteko 1-engo topaketa

Agenda

DATA BERRIA- ​​Zubiakeraikitzen ​​Atzerriko ekintzaileen, enpresen eta erakundeen arteko 1-engo topaketa

#Zubiakeraikitzen

Atzerriko ekintzaileen, enpresen eta erakundeen arteko 1-engo topaketa, berdintasunezko eta kulturarteko tokiko sare sozioekonomikoa sustatzeko

Lehen topaketa honetara gonbidatzen zaituztegu. Bertan, harrera-gizartean eragina izan nahi duten atzerriko emakumeek sustatutako autoenplegurako ekimenak ezagutarazi nahi ditugu. Topaketa hau euskal enpresa eta erakunde publikoentzat ere bada, eta topagune eta elkarrizketarako gune izatea du helburu, elkar ezagutzeko eta tokiko sare sozioekonomikoa sustatzeko, harreman horizontalak eraikiz, berdintasuna eta kulturartekotasuna gure gizartearentzat nahi ditugun oinarrizko printzipiotzat hartuta.

Jarduera horrek eta lortu nahi diren helburuek bat egiten dute Agenda 2030ekin eta, zehazkiago, 5. GJH genero-berdintasunaren alde, 8. GH lan duinaren eta hazkunde ekonomikoaren alde eta 10. GH desberdintasunen murrizketaren alde.

Jardunaldi honetan parte hartuko duzuelakoan gaude, guztion artean gizarte bidezkoagoa eta integratzaileagoa eraikitzeko eta guztiontzako aukera-berdintasunaren alde lan egiteko.

  • Hasierako eguna eta ordua
    27 Urt 09:30
  • Amaierako eguna eta ordua
    27 Urt 13:30
  • Kostua
    doan
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Harrobia Plaza 4, Ekonopolo Bilbo

Harremanetarako

Economistas sin Fronteras Euskadi

Harrobia Plaza 4, Ekonopolo Bilbo

Bilbo

Bizkaia

ecosfron.euskadi@ecosfron.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak