Ekainaren 23ko gauean, San Juan bezpera ospatzen da Egian, Plaza Haundi izenez ezagutzen den Martin Santos plazan.
Suaren inguruan, auzotarrek “Alpargata dantza”, “Fandangoa” eta “Arin arina” dantzatzen dituzte. Ondoren, aurreko urtetik etxean gorde dituzten lore sortak sutara botako dituzte, baita ikasturte osoko testu liburu, apunte, etb. ere, negua atzean utziz, udari ongi etorria emateko.
Aurten, joan den urtean egin genuen bezala, “Ongi etorri eskolara” proiektutik, Aitor Ikastolako eta Mª Reina eskolako “Familia laguna” programan parte hartzen ari diren familia batzu elkartu ditugu. Familia hauek, jatorri desberdinetakoak dira, (India, Frantzia, Honduras, Venezuela, Errumania, Ukraina,...) eta beraien familia lagun euskaldunarekin batera Alpargata Dantza dantzatuko dute suaren inguruan.
Auzoan, kultura arteko abantaila aprobetxatuz, kultur aniztasuna ikustarazteko, kultura desberdinei balioa emateko eta jatorri desberdinetako familien parte hartzea sustatzeko aukera paregabea da hau. Aldi berean familia hauek auzoko bizitzan parte hartuz, euskal kulturara, historiara eta auzoko ohituretara gerturatzeko aukera izango dute.
Plazara etortzera eta auzotarrekin festa eder honetan gozatzera animatzen zaituztegu.
Gipuzkoa
elkarrekin.kooptxiki@gmail.com
Honen arabera sailkatu
Kategoriak