Home > Agenda > Emakume Afrikarrak: Ahozko Narrazioak

Agenda

Emakume Afrikarrak: Ahozko Narrazioak

“Emakume Afrikarrak: Ahozko Narrazioak” izenburupean, abenduaren 16an 19:00etan, Getxoko Villamonte Kultur Etxean, Saharaz Hegoaldeko Afrikatik etorritako emakume errefuxiatuen istorioak biltzen dituen helduentzako ipuin kontakizuna ikusteko aukera egongo da: Sorterrian bizi izandako jazarpena, bidaia bera eta Europara iritsiera, alegia. Ekimena, CEAR-Euskadik bultzatu du, izan ere, proiektu honen parte da: “Sahara Hegoaldeko Afrikatik Euskadira: Istorioak eta babesa. Desplazamendu behartuen inguruko kausak aztertzen”. Jatorri horretakoak diren eta gure artean bizi diren errefuxiatuen ahotsak entzutea du helburu, emakumeen bizipenak azpimarratuz. Narratiben teknikaren erabilpenaren ondorioz garatutako istorioak dira. Pertsonen bizipenak legitimatuz, istorioak sentsibilizazio eta intzidentziarako tresnak bilakatzea da ikerketa honen helburua. Fikziozko narrazioak helduentzako ipuin kontaketen bidez antzeztuko dira, euskeraz eta gazteleraz, Aiz eta Boni Ofogoren eskutik.

  • Hasierako eguna
    16 Abe
  • Amaierako eguna
    16 Abe
  • Kostua
    Doakoa
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Villamonte Kultur Etxea

Harremanetarako

CEAR-Euskadi

Bizkaia

javier.villanueva@cear.es

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak