Home > Agenda > Jardunaldi teknikoa Kultura arteko hiria eraikitzen: erronkak, aurrerakuntzak eta egiteko daudenak

Agenda

Jardunaldi teknikoa Kultura arteko hiria eraikitzen: erronkak, aurrerakuntzak eta egiteko daudenak

2011. urtean sortu zen Kultura Arteko Hirien Sareak bost urte bete ditu   eta  hori ospatzeko 10. lan-topaketa egingo du Getxon apirilaren 19an. Estatu mailako hiri askoren presentzia aprobetxatuz (www.ciudadesinterculturales.com) Getxok jardunaldi hauen antolakuntza sustatzeko abagunea aprobetxatu du.

Ekitaldiaren helburu orokorra kultur arteko hiriak lortzeko bidea jorratzeko ideiak eta proposamen praktikoak  eskaintzea da. Zehatzago esanda, jardunaldi hauetan bi helburu zehatz ezarri ditugu:

Hirietan dibertsitatearekin lotuta dauden erronka, aurrerakuntza eta betetzeke geratzen diren alderdiei buruz eztabaidatzea, batez ere konpromiso politikoaren, politika kulturalen eta hezkuntzaren eta bereizkeriaren aurkako estrategien loturei dagokienez.

Europako Kontseiluak tresna eta bitarteko erabilgarri moduan sustatu duen eta kultur arteko hiriak lortzeko bidean orientazioa lortzeko  gero eta orokorragoa den  Kultur Arteko Hirien  Indizea (ICC Index) konpartitzea eta horri balorea zuzkitzea.

 

Publiko hartzailea:

Udal, foru eta autonomia mailako pertsonal teknikoa.

Udal, foru eta autonomia mailako pertsonal politikoa.

Gizarte erakundeetako boluntarioak eta pertsonal liberatua.

Gizarte-ikertzaileak eta Unibertsitateetako irakasleak.

Programa:

9.00  Egiaztagiriak.

9.30  Ongi etorria eta sarrera.

Imanol Landa Jauregi, Getxoko alkatea.

Eladio Fernández-Galiano, Intercultural Cities, Europako Kontseilua.

10.00  Helburuak, testuingurua  eta metodologia.

Diskurtsotik kultur arteko praktikara. Erronkak, aurrerakuntzak eta betetzeke dauden gaiak identifikatzea  eta proposamen zehatzak egitea.

Dani de Torres, Europako Kontseilua-ICCko aditua  eta RECIko zuzendaria.

10.15 Mahaia politikoa: Konpromiso politikoa diskurtsoaren, aitzindaritzaren eta  politika zehatzen batura moduan.

José Javier Miguel, Eusko Jaurlaritzaren Familia Politika eta Gizarte Garapenerako  zuzendaria.

Gorka Urtaran Agirre, Vitoria-Gasteiz hiriko alkatea.

Thomas Andersson, Jämtland Härjedalen eskualdearen zinegotzia, Suedia eta Europako Kontseiluko Tokiko eta Eskualdeko Botereen Kongresuan kidea.

11:15 Kafea hartzeko atsedena.

11: 45 Politika kulturalen kultur arteko dimentsioa.

Ricard Zapata Barrero, Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea eta GRITIM-UPF zuzendaria.

Xabier Paya, Donostia / San Sebastián 2016 Fundazioaren Zuzendari Kulturala.

Tania Adam, Radio África Magazinearen sortzaile eta argitaratzaile-arduraduna  .

12:45 Hezkuntzaren betebeharra  bereizkeriaren prebentzioan.

Héctor Cebolla, UNED, Soziologia eta Gizarte-Estratifikazioa Departamentua.

ICC hiri bateko esperientzia.

Euskal eskola bateko esperientzia.

 

13.45      Komunikazioa: Atzerriko jatorriko biztanleen integrazioa Getxon Pertzepzio-Diagnostikoaren Aurkezpena.

Gorka Moreno, IKUSPEGI Inmigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendaria.

Maite Fouassier, IKUSPEGI Inmigrazioaren Euskal Behatokiko ikertzailea.

14:15 Lunch

15.45      Aurkezpena eta parte hartzeko eztabaida.

Kultur Arteko Hiriaren adierazleak (ICC Index), bitarteko erabilgarria. Gemma Pinyol,  Europako Kontseiluko aditua eta  RECIko koordinatzailea.

17.00  Amaierako iruzkinak.

17.30  Saioaren amaiera.

 

  • Hasierako eguna
    20 Api
  • Amaierako eguna
    20 Api
  • Kostua
    Doakoa
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    BAKE EDER Ezagutza zentroa. Zugatzarte etorbidea,32

Harremanetarako

Ayuntamiento de Getxo. Inmigración e Interculturalidad

Bizkaia

inmigracion@getxo.net

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak