Zurrumurruen Aurkako Estrategia etorkin, errefuxiatu eta oro har, kultur aniztasunaren aurkako estereotipo negatibo edota aurreiritziek sortutako ondorioak indargabetzeko dinamika da. Gizarte kultur-anitz honetan, zurrumurruak pertsonen arteko harremanak sortzeko eta elkarbizitzarako oztopo garrantzitsuak izateaz gain, jarrera eta diskurtso xenofobo eta arrazistak eraikitzeko testuinguru sozial aproposa eratzen dute.
Horrenbestez, Kultur Aniztasun Bulegoarentzat etorkin, errefuxiatu eta bestelako kulturak dituztenen inguruko zurrumurruen aurkako sentsibilizazio eta esku hartze estrategia herritarra garatzea ezinbestekoa da.
Donostian, Euskadi mailako Zurrumurruen Aurkako Sarean (ZAS) parte hartzen dugun elkarte eta instituzioek bultzatzen dugu aipatu estrategia eta gure hirian zurrumurruen aurkako lanean garatzen ari diren bestelako iniziatiba, eragile eta pertsonekin elkarlanean egin nahi dugu bidea.
Ondoko formazio egitasmoak, besteak beste, zurrumurruen aurka lanean arituko den pertsona ezberdinez osatutako Donostiako agenteen sarea sortzea du helburu nagusi gisa.
NOIZ: Urriaren 16,18,23 eta 25ean (lau saio orotara)
NON: Aieteko Bakearen Etxean
ORDUTEGIA: Arratsaldeko 17:30tatik 20:30tara
EGITARAUA:
1. saioa: Kulturak eta identitateak: aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak. Xabier Aierdi [UPV-EHU]
2. saioa: Zurrumurruen kudeaketarako estrategia komunikatibo eta emozionalak. Raquel Moreno [Xarxa antiRumors Barcelona]
3. saioa: Zurrumurruen aurkako erantzunak. Agustin Unzurrunzaga [SOS Arrazakeria]
4. saioa: Donostiako zurrumurruen aurkako agenteen sarearen osaketa. [Zurrumurruen Aurkako Sarea]
Aieteko Bakearen Etxean
Donosti
Gipuzkoa
kulturaniztasuna@donostia.eus
Honen arabera sailkatu
Kategoriak