Otsailaren 22an 42 Urduliz gunean ospatu zen lehenengo Pintxo & Vote topaketaren ondoren, beste topaketa batera gonbidatzen zaituztegu, oraingoan BBK Kuna gunean, krisi klimatikoaz eta jasangarritasunaz hitz egiteko.
Horrela, martxoaren 1ean, 18:00etatik aurrera, klimaren gaia jorratuko da. BBK Kunan Izaskun Bilbao Barandica, Renew Europe taldeko Europako Parlamentuko diputatua, eta Olatz Ortega Vidales, Ola Sin Plástico elkarte ekofeministako boluntarioa, izango ditugu. Hori guztia Berdeago iraunkortasunerako Europako elkarteko koordinatzaile Javier Sánchezek dinamizatuta.
Pintxo & Vote topaketak doakoak dira, todosjuntos.eu plataformaren bidez izena eman ondoren, eta Got My Vote! proiektuaren barruan kokatzen dira. Bizkaian garatuko dugu maiatza arte, Europako Parlamentuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin. Topaketa horien helburua gazteen eta, oro har, herritarren arteko elkarrizketa bultzatzea da, gaurkotasuneko gaien inguruan. Hori guztia Europako Parlamenturako hurrengo hauteskundeen testuinguruan, 2024ko ekainaren 9an.
Gure sare sozialen profilak jarraitzera eta todosjuntos.eu plataforman parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, laster eta maiatzaren 3ra arte proiektu honen testuinguruan izango diren topaketak ez galtzeko.