Home > Agenda > Topaketa Interkulturala “Arrazakeriari aurre egiten Feminismo Deskolonialaren bitartez”

Agenda

Topaketa Interkulturala “Arrazakeriari aurre egiten Feminismo Deskolonialaren bitartez”

Feminismo Deskolonialean aditua den Yuderkys Espinosa feminista Dominikarrak zuzendutako topaketa interkulturala. Tailer honen bidez, Kultura ezberdinetako emakumeen eztabaidarako espazio bat sustatu eta feminismo antiarrazista eta antikolonialaren proposamenen azterketa batetik arrazakeriaren aurka eta aniztasun kulturalaren alde lan egiteko tresnak sortzea dugu helburu.

Data: Maiatzak 30 eta 31

Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara

Non: Donostiako Emakumeen Etxea

Formatzailea: Yuderkis Espinosa.

Pentsalari, aktibista, saiogile  eta irakaslea da. Latinoamerikan arrazakeriaren, heteropatriarkatuaren eta kolonialitatearen kontrako mugimendu erradikalekin konprometitua dago. GLEFAS (Grupo Latinoamericano de Estudios de Formación y Acción Feminista) taldearen fundatzailea eta koordinatzailea izan zen.Bere lan ezagunenen artean “Etnocentrismo y colonialida d en los femininismos latinoamericanos: Complicidades y consolidación de las hegemonías feministas en el espacio transnacional” (2009) eta “Los desafíos del feminismo latinoamericano en el contexto actual” (2010) artikuluak, eta “Escritos de una lesbiana oscura” (2007)” liburua daude. Bestaldetik “Aproximaciones críticas a las prácticas teórico-políticas del Feminismo Latinoamericano (2010)” liburuaren koordinatzailea eta Karina Ochoa eta Diana Gomez-ekin batera “Tejiendo de “Otro Modo”: Feminismo, epistemología y apuestas descoloniales en Abya Yala (2014)” liburuan parte hartu zuen.

  • Hasierako eguna
    30 Mai
  • Amaierako eguna
    30 Mai
  • Kostua
    Doan
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Donostiako Emakumeen Etxea

Harremanetarako

HAURRALDE FUNDAZIOA

Gipuzkoa

ong@haurraldefundazioa.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak