Home > Agenda > Europako Eguna 2024

Agenda

Europako Eguna 2024

Aurtengo otsailaz geroztik, eCivis Bizkaiko elkarteak Got My Vote! proiektua garatu du, Europako Parlamentuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin, gazteen eta, oro har, herritarren topaketa eta elkarrizketa bultzatzeko gaurkotasuneko gaien inguruan, hori guztia Europako Parlamenturako hurrengo hauteskundeen testuinguruan, 2024ko ekainaren 9an.

Datorren ostegunean, maiatzaren 9an, Europaren Egunean, Bilboko Hika Ateneo espazioan egingo den eztabaida- eta itxiera-ekitaldi baten bidez itxiko dugu jarduera presentziala, 19:30etik aurrera.

Eztabaidaz gain, Iratxe Uriarte Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentearekin, Xabier Cabrera Arrigorriaga Harro elkarteko presidentearekin, Aran Acha Un Etxea elkarteko zuzendariarekin eta Bizkaia Saregileak elkarteko ordezkariekin hitz egin ahal izango dugu, eta Penadas por la Ley taldearen kontzertu akustikoak girotutako sarea ehuntzen jarraitzeko aukera izango dugu, 20:45etik aurrera, gutxi gorabehera.



Sarrera librea da lekua bete arte, baina izena ematea gomendatzen da. Informazio gehiago info@ecivis.eus webgunean edo 636644671 telefonora deituz (whatsapp batek ere balio du: -).

 
  • Hasierako eguna eta ordua
    9 Mai 19:30
  • Amaierako eguna eta ordua
    9 Mai 22:00
  • Kostua
    Dohainik
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    HIKA ATENEO Eskola Zumarkalea, 1, Ibaiondo, 48006 Bilbo, Bizkaia

Harremanetarako

eCivis, asociacion para la promoción de la ciudadanía activa

Bizkaia

info@ecivis.eus

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak