Datorren martxoaren 19an, Plaza Handin, Arrazakeriaren aurkako eguna ospatuko dugu “Ongi etorri eskolara” proiektuaren eskutik. Jarduera honetan, beti bertan bizi izan diren edo handik eta hemendik etorriak diren eta kontatzeko zerbait duten egiatarrek hitza hartuko dute.
Jarduerak, “Ahoz aho, zu hizlari” du izena. 15 minututako 9 hitzalditxoz osatua egongo da, eta bakoitzak 18 pertsonek entzun ahal izateko lekua edukiko du. Hizlariek beraien esperientzia desberdinen inguruan, migrazio ibilibideen inguruan, eta hemengo eta hango jakituria desberdinen inguruan hitz egingo dute.
Hitzaldiak egiten diren bitartean, txikienentzat txokolatada eta lurrean margotzeko aukera egongo dira.
Hitzaldiak 17:00tan hasiko dira. 16:40etatik plazan jarria egongo den panelean izena eman ahal izango duzue.
17:10 Rayech Devi: “Ibilalditxo bat Indian zehar”, “Un paseo por la India”.
17:25 Alberto Irazu: “Roka eta bersolaritzaz bi hitz. Roka puntua”
17:40 Abdel Karim: “Halal”
17:55 Jesse Cerrato: “Erditze osteko medikuntza naturala Hondurasen”,”Medicina natural postparto en honduras”
18:10 Ladis Salgado: “Jauregiko harresiak”, “Los muros del palacio”.
18:25 Amaia Mujika: “Kulturaniztazuna eta murrizketak”, “Interculturalidad y recortes”
18:40Meri Cardenas:“Nire herrialdeko bitxikeriak,Ekuador”,”Curiosidades de Ecuador”
18:55 “Maria Chirilov: “Errumania gabeko mundua”, “El mundo sin Rumania”.
19:10 Javi Julio: “Errefuxiatuen egoera Grezian”, “La situación de los refugiados en Grecia”.
19:25 Ongi etorri errefuxiatuak: “Ongi etorri errefuxiatuak Egian
MARTXOAREN 19, PLAZA HANDIN
Gipuzkoa
elkarrekin.kooptxiki@gmail.com
Honen arabera sailkatu
Kategoriak