Donostiako Udaleko Kultur Aniztasun eta Lankidetza atalek errefuxiatuen aldeko Gani Mirzoren kontzertura gonbidatu nahi zaituzte.
Sirian jaiotako artista kurdu hau ekialdeko musikan aditua da, ekialdeko eta mendebaldeko soinuak uztartzen jakin duena. Gani Mirzoren laukoteak garbi ezagun du musika kurduaren, ekialdekoaren, flamenkoaren eta jazzaren muina ikertzen diharduela etengabe.
Soinu banda batzuk ere egin ditu dokumental batzuentzat; esate baterako, Alberto Arce zuzendari espainiarrarentzat (Al Mesalla, pacifistes a l’Iraq) eta Eylem Kaftan zuzendari kurduarentzat (Vendetta Song). 2005ean Les 1000 nits de Els Comediantsen soinu banda egin zuen. Musikarik onenaren Max Sarirako izendatu zuten lan horregatik.
Domiz-eko (Irak) errefuxiatu zelaiari eskaini dio azkeneko diskoa. Han du familiaren parte bat, beste 100.000 errefuxiatu baino gehiagorekin batera.
Sarrera doan izango da. Kutxa bat jarriko da nahi duenak ekarpena egiteko Libanoko errefuxiatuen aldeko proiektu batentzat.
Sarrera irekia lekuak bete arte. Ateak 19:30ean irekiko dira.
Aquarium - Auditorium
Donosti
Gipuzkoa
kulturaniztasuna@donostia.eus
Honen arabera sailkatu
Kategoriak