Home > Agenda > CÍRCULOS DE SILENCIO.ABEGIA ETA DUINTASUNA: ESKUBIDE ETA LEGE ZUZENAGOAK MIGRATZAILEENTZAT

Agenda

CÍRCULOS DE SILENCIO.ABEGIA ETA DUINTASUNA: ESKUBIDE ETA LEGE ZUZENAGOAK MIGRATZAILEENTZAT

Zer dira isiltasunezko inguruak? Isiltasunezko inguruak deitutakoa, pertsona migratzaileen alde egiten dan alkartasunezko jarduera ez bortitza da; Frantziako Tolosan hasi ziran egiten 2007aren amaieran eta gaur egun hainbat jatorritako 10.000 lagun batzen da 170 uri ingurutan hilean behin. Era berean, Europako eta Afrikako beste uri eta herrialde batzuek be ekimenagaz bat egin dabe. Hain zuzen be Euskal Herrian, Gasteizen eta Donostian egiten dabez. Herri mobimentu honen sustatzaileen arabera, lagun askok bizi dauan egoerea eskasa baino eskasagoa da eta legeak egiten eta ezartzen dabezanen eta, orokorrean herritarren –izan be, euren izenean egiten dira legeok- kontzientzia ikutu gura dabe, gizon-emakumeen duintasuna gehiago errespetatuko dauan politika egin daiten. Lagun askok eta askok Europan jasaten diharduan egoera izugarriaz jaubetzen be lagundu gura dabe, jenteak bere egin daian, eta gizartea interpelatzeko bide izan. -Lekua: Arriaga plaza -Eguna: hileko azken eguaztena. Hasiera: maiatzak 25 eguaztena -Ordua: 19:30-20:00
Inguru honeetan, kultura ez bortitza bultzatu gura da barriro be, edozeinek burutu daiken ekintzaren bidez, sufritzen dauanaren aldeko errespetuzko jarreraz eta bidebako lege horreen aldeko gizartearen babesa ezerezteko helburuagaz.

Helburuak:

• Gizarte errealidadetik persona migratzaile txirotuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatu.

• Bidebako errealidadeakaz bat egiteko, isiltasunetik pertsonalizatzeko eta jentaurrean salatzeko erreferentziazko leku izan.

• Lagun bakotxaren eraldaketa sozial eta pertsonala bultzatu.

Norentzat da deialdia?

Etorkinen duintasuna urratzen ari diran legeei aurre egite aldera, alkartzea beharrezkotzat joten daben gizabanako, talde edo erakundeentzat.

Nork egiten dau deialdia?

Bizkaiko Caritas

Ellacuria Fundazinoa

Bidesari Alkartea

Bilboko Eleizbarrutia

Olatak – Leiho Zabalik Kultura

Alkartuak Plataforma

Uriko giza talde eta erakundeei dei egiten deutsegu, bakotxak bere aukeren arabera, esku-hartu daian. Hona hemen ekimenaren uneak:

 “Círculos del silencio Bizkaia isilik” dalakoen antolaketan parte hartu

Ekimenagaz bat egin eta informazinoa zabaldu  

Gure ingurukoen partaidetza eragin

Ekimena babestu gura badozue, nahikoa da goian aitatutako egun eta orduan parte hartzea. Edo plataformagaz bat egin daikezue, parte hartzeko zein laguntzeko, ondorengo mail honetan: circulos.bizkaia@gmail.com

  • Hasierako eguna
    25 Mai
  • Amaierako eguna
    25 Mai
  • Kostua
    Doakoa
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Arriaga plaza

Harremanetarako

Cáritas Diocesana de Bilbao

Bizkaia

murbieta@caritasbi.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak