Home > Agenda > Afrikako Zinema Zikloan

Agenda

Afrikako Zinema Zikloan

Oraingoan, Senegalgo Ramata filma eskainiko dugu (jatorrizko hizkuntzan eta gaztelaniazko azpitituluekin). Emanaldia datorren ekainaren 17an (osteguna) izango da, 18:00etatik 20:00etara, Sareanen lokalean (Mariaren Bihotza plaza 4, Bilbo).

Zinema Zikloan parte hartzeko, lekua erreserbatu beharra dago.

Ramata filmari buruz:

Herrialdea: Senegal

Urtea: 2009

Generoa: erromantzea - drama

Zuzendaria: Leandre - Alain Baker,  Miguel Machalski (Eleberria: Abasse Ndione)

Sinopsia: Ramata, berrogeita hamar urteak beteta dituen emakumea, liluragarriki ederra da. 30 urte daramatza gizon aberats batekin ezkonduta, Justizia Ministro bihurturiko fiskala bera, eta Dakarko goi-klaseko auzo batean bizi da. Ngor Ndongek, berriz, 25 urte ditu, ez du etxebizitza finkorik eta poliziak noizbehinkako delitugiletzat jotzen du. Egun batean, gaztea taxi bat gidatzen ari dela, elkar ezagutuko dute eta Copacabanara joango dira... Orduan, 50 urteak beteta, maitasuna ezagutuko du Ramatak bera baino 25 urte gazteagoa den gizonaren besoetan. Hala, bere ohorea eta familiarena kolokan jarriko ditu.  Baina... nor da benetan mutila? Kasualitatez agertu al da Ramataren bizitzan?

Informazio gehiago: derechoshumanossi@sol-inter.org / 944 79 22 58

Antolatzaileak: Moundé Elkartea, Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional, Sarean, Cinenómada – Afrikako Zinema Jaialdia

Finantzatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia

  • Hasierako eguna eta ordua
    17 Eka 18:00
  • Amaierako eguna eta ordua
    17 Eka 20:00
  • Kostua
    doan
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Sareanen lokalean (Mariaren Bihotza plaza 4, Bilbo)

Harremanetarako

Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional

Bizkaia

derechoshumanossi@sol-inter.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak