Home > Agenda > 2023KO AFRIKAKO ZINEMA ZIKLOA - SESTAO -INSKRIPZIOAK

Agenda

2023KO AFRIKAKO ZINEMA ZIKLOA - SESTAO -INSKRIPZIOAK

Afrikako Zinema Zikloan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Zikloa maiatzetik ekainera bitartean  izango da Bilbon, Sestaon eta Getxon. Aurten, Zinema Zikloa Sestaon hasiko dogu, EGBA Kirolak-ekin batera, eta hurrengo programarekin:

 

"FAAJI AGBA"

Maiatzak 8,  17:30-20:00

Zuzendaria: Remi Vaughan-Richards

Urtea: 2014

Hizkuntza: Ingelesa - azpitit. gaztelaniaz

Laburpena: Faaji Agba Nigeriako Lagos hiriko historia, kultura eta musikaren erretratu intimista da, joan den mendeko 40ko hamarkadatik gaur egunera arte, 68 urtetik 80ko hamarkadara bitarteko musikako maisu-talde baten bitartez. Ahaztuta bizi ziren guztiak, harik eta Kunle Tejuosok, Jazzhole Recordseko jabeak, ilunpetik atera eta Faaji Agba kolektiboa sortu zuen arte. Bere musika estiloak highlife eta jujutik afrobeat-era arte hartzen du. Istorioa 2009an hasten da eta 2011n New Yorken jotzen duten gauera arteko ibilbidean jarraitzen die. Urtebete geroago, azken kontzertua eman zuten Lagosen.

 

"LES PRIÈRES DE DELPHINE"

Maiatzak 10, 17:30-20:00

Zuzendaria: Rosine Mbakam

Urtea: 2021

Hizkuntza: Frantsesa, Pidgin nigeriarra, Ingelesa - azpitit. gaztelaniaz

Laburpena: Delphine kamerundar gazte bat da, aitak abandonatzen duena ama hiltzean. 13 urterekin bortxatu zuten, eta prostituzioan erori zen, bere burua eta alaba mantentzeko ahaleginean. Europan alabarentzat bizitza hobea aurkitzeko itxaropenarekin, adina hirukoizten dion belgikar batekin ezkonduko da. Erretratu honetan, Delphinek, gizarte patriarkalak zapaldutako eta mendebaldeko kolonizazio sexualari bizirauteko modu bakar gisa emandako gazte afrikarren belaunaldi baten parte denak, emakume afrikarra espetxeratzen jarraitzen duten menderatze-eskemak erakusten ditu.

 

Doako sarrera

Musika Eskola. Gran Vía 13 kalea, Sestao.

Parte hartzeko, zure plaza erreserbatu: https://forms.gle/3EQ7vxwD23ZHE6wk7

Kontaktua: gipuzkoasi@sol-inter.org / 609 56 78 67

Antolatzaileak: IEGBA Kirolak eta Nazioarteko Elkartasuna.

Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Sestaoko Udala eta Cinenómada – Afrikako Zinema Jaialdia.

  • Hasierako eguna
    24 Api
  • Amaierako eguna
    10 Mai
  • Kostua
    Doako sarrera
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Musika Eskola. Gran via kalea, 13. Sestao

Harremanetarako

Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional

Bizkaia

derechoshumanossi@sol-inter.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak