Home > Agenda > CAMINOS DE HOSPITALIDAD

Agenda

CAMINOS DE HOSPITALIDAD

Abegi Onaren bideak (Caminos de Hospitalidad) ekimenarekin bat egitera gonbidatu nahi zaitugu, ekainean izango den migrante eta errefuxiatuen aldeko eta ilusioz beteriko proposamen ederra, hain zuzen. Jesusen Lagundiaren Gizarte Sektoreak bultzatzen duen Hospitalidad kanpainaren barruan kokatzen delarik, ekainaren 9an Xabierreko Santutegira eta ekainaren 10ean Loiolako Santutegira iritsiko den ibilaldia antolatu dugu Loiolako PATetik.

Europako hainbat herrialdetik etorritako 100dik gora emakume, gizon, eta ume siriarrekin batera ibiltzeari ekingo diogu. Gerra dela eta, beren herrialdetik behartuta atera ziren lagunak dira, eta bakearen alde eta gatazka luze horren biktimen oroimenez ibili nahi dute.

Siriako pertsona hauen ondoan ibili nahi dugu bortizkeriaren aurrean gure arbuioa adierazteko eta Europan abegi ona eta harreraren kulturaren alde egiteko. Eta, jakina, zuk gurekin bat egitea nahi dugu. Zatoz zure familia, lagunak, ikasgela, edo komunitatearekin…behar zaitugu!

  • Hasierako eguna
    9 Eka
  • Amaierako eguna
    10 Eka
  • Kostua
    Doakoa
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia

Harremanetarako

Fundación ALBOAN

Nafarroa

a.gonzalez@alboan.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak