Euskal Herriko eta munduko jakien bidez jendea eta kulturak ezagutu gura ditugulako. “Mila zapore” sukaldaritza-tailer honetan talde txikietan eta hainbat jatorritako irakasleek gidatuta, afaltzeko menua prestatuko dugu, hainbat herrialdetako plater tipikoak egiten ikasiko dugu. Berbalagunok, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioa, Azebarri, Ibilki eta Zurrumurrurik ez estrategiako kideen artean antolatutako ekimena da hau.
Hizkuntzak: Euskara eta gaztelania
Lekua: Azebarri Kultur Elkartea, Euskal Herria kalea 14, Algorta
Data eta ordua: urriak 20, ostirala, 19:00etan
Informazioa eta izen-ematea: 644 277 155, getxobizilagunak@gmail.com
Leku-kopuru mugatua
Bizkaia
inmigracion@getxo.net
Honen arabera sailkatu
Kategoriak