Home > Agenda > Bizilagunak Getxo

Agenda

Bizilagunak Getxo

Getxon aurten ere parte hartuko dugu “Bizilagunak” proiektuan, kulturarteko bazkari hauetan bi familien (edo lagun kuadrillen) arteko zubia eraikitzen dugu mahaiaren bueltan. Bazkari batean zehar elkar ezagutu, plater tipikoak konpartitu eta estereotipoak zein aurreiritziak ezabatu gura ditugu. Prest zaude esperientzia bizitzeko? Familia zein dinamizatzaile moduan izena eman dezakezu.

Aurten formatua pixka bat aldatu dugu eta pandemiak eragindako osasun-neurrietara egokitu gara. Horregatik, espazio ireki batean, Romo eskolako frontoian eta gehienez 10 parte-hartzaile mahiko elkartuko gara, mahien arteko segurtasun distantzia nahikoarekin eta gainerako prebentzio-neurriekin.

Bizilagun egitasmoak dinamizatzaileak behar ditu parte hartuko duten taldeen arteko elkarrizketa ahalbidetzeko.

Partehartzaileei laguntza eskatzen diegu mahiak eta aulkiak muntatu eta desmontzatzeko, partekatzeko janaria ekartzeko, hala nola jendea ezagutzeko eta gozatzeko.

Azaroaren 14an Bizilagunak bazkariak Getxon. Kulturarteko bazkaria partekatzeko espazioa Romo Eskolako frontoian.

Izena eman: 622 43 30 85, getxobizilagunak@gmail.com edo beheko estekan

  • Hasierako eguna
    14 Aza
  • Amaierako eguna
    14 Aza
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Romo Eskolako frontoia

Harremanetarako

Ayuntamiento de Getxo. Inmigración e Interculturalidad

Bizkaia

inmigracion@getxo.net

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak