Barakaldoko Udalak, Immigrazio Zerbitzuaren eta Arrontegiko
“Mendialde” auzo elkartearen bitartez, Barakaldoko herritar guztiak
gonbidatu nahi ditu datorren azaroaren 13an, igandea, egingo den
Bizilagunak ekitaldiaren II. edizioan parte hartzera. Kultura desberdinetako pertsonen arteko komunikazioa eragozten duten trabak
gainditu eta elkarretaratzea errazteko, auzo-sare inklusiboak eta
desberdinak sortzea eta ezaguera eta elkarrizketa sustatzea dira gure
gizarteak dituen biderik onenak. Barakaldon bigarrenez ospatuko da
Bizilagunak ekimena, eta jatorri desberdinetako familien arteko topaketa
egingo denez, bai ezaguera, bai elkarbizitza sustatzeko probestu nahi dugu.
Familia diogunean, elkarbizitzaz ari gara hitzaren zentzurik zabalenean.
Animatu eta etor zaitez munduko beste leku batzuetako janariak ezagutzera,
beste herrialde batzuetako hizkuntzak, historiak eta kontakizunak
entzutera. Bizilagunak ekimena ospatzeko, aldez aurretik ezagunak ez diren
familia biren arteko igande-bazkaria antolatzen da. Azaroaren 13an,
igandean, 14:00etan, egingo da bazkaria, baina aurretik, dinamizatzaile
batek harremanetan jarriko ditu familia biak eta familietako baten etxean
egingo dute. Izena eman nahi baduzu, bai bazkarian parte hartzeko familia
gisa, bai dinamizatzaile gisa, whatssaparen (650442627) edo web orriko
izen-emate inprimakiaren bidez egin dezakezu. Informazio gehiagorako:
www.barakaldo.org
Bizkaia
ss_inmigracion@barakaldo.org
Honen arabera sailkatu
Kategoriak