‘ARGI IBILI-NO TE enCALLES’ estrategia kalera irtengo da berriro ere, “begirada aldatuta, etorkizuna aldatuko duzu” kaleko ekintzaren bidez ahalik eta jende gehien sentsibilizatzeko.
Oraingoan, Caritas Bizkaiak zurrumurruen aurkako Getxoko Estrategiaren eta zurrumurruen aurkako bertako agenteen laguntza izango du. Aktiboki parte hartuko dute kaleko ekintzan, mota horretako ekintzetan udalerrian daukaten esperientzia baliatuz.
Kalean ikusgai egongo diren panelen bidez, immigrazioaren inguruko irudi interesgarri eta harrigarriak erakutsiko dira. Asmoa ez da soilik getxotarrak sentsibilizatzea; etorkizunerako irudikatzen dugun gizartea ere aurkeztu nahi dugu, pertsona guztiek eskubide berberak izango dituzten gizartea, datozen lekutik datozela ere.
ZURE ZAIN EGONGO GARA!!!
Honen arabera sailkatu
Kategoriak