Home > Agenda > Kuba Egunaren 3. edizioa

Agenda

Kuba Egunaren 3. edizioa

Kuba Egunaren 3. edizioak "Biden, entzun mundua: Unblock Cuba!" oihukatuko du ozenki Bilbo Zaharrean

Abenduaren 18an, larunbatean, Kuba Egunaren 3. edizioa ospatuko da Bilbo Zaharra auzo bilbotarrean. Kubaren Eguna Euskal Herrian Euskadi-Cuba adiskidetasun- eta elkartasun-elkarteak antolatzen du, kubatar emigrazioaren “Desembarco del Granma” eta “Sierra Maestra” elkarteekin eta oraingoan, nabarmenki, aipatu auzo borrokalariko gizarte-erakunde hauekin elkarlanean: Arroka Herri Tailerra, Bilbiko Jai Batzordea, Bilbiko Ziztadak talde feminista, Kultur Etxea, Bilbo Zaharreko Gazte Asanblada, Goizalde Kultur Elkartea eta Xake Espazioa.

Kuba Egunaren harira, halaber, aurreko egunean, hilaren 17an (ostirala), Kubako Kontsulatu Ibiltaria egingo da. Kubak Madrilen duen Kontsulatu Nagusiko langileak Bilbora etorri, Lapurdi etorbideko 7.era, eta hirian bizi diren kubatarrei izapideak egiten eta agiriak legeztatzen lagunduko diete. Aurretiko hitzordua eskatu beharko da, 664867221 telefono-zenbakira whatsappen bidez kontaktatuz.

 

Jarduera honek Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Arloaren dirulaguntza du.

Kuba Egunaren 3. edizioko egitaraua

Bilbo Zaharra. 2021eko abenduak 18, larunbata.

Goizean

11:00 "The war on Cuba / Kubaren aurkako gerra" dokumentala (Arroka, Plaza).
12:00 Mahai-ingurua: "Kuba: blokeoa, emakumeak eta emigrazioa" (Plaza).
13:30-15:00 Jade Duoa: Troba Feminista Afro-kubatarra (Plaza).

Arratsaldean

16:00 Kubari buruzko bideoak eta dokumentalak (Arroka, Plaza).
17:30 Michaelis Cué aktore kubatarra: "Marx Sohoan" (pasartea) (Plaza).
18:00 Kubari ezarritako blokeoaren aurkako ontzi musikala (San Anton zubia).
18:45 Kalejira-Conga (Mesedeetako zubiko nasatik, Erribera 18, S. Anton zubiraino).
19:00 "Biden, entzun mundua: Unblock Cuba!" kontzentrazioa (San Anton zubia).
19:30-21:30 Orlis Pineda: "Ponle corazón" kontzertua (Plaza).

Jarduerak, egun osoan, Bilbo Zaharreko plazan egingo dira nagusiki.

Goiz osoan, 11:00etatik 15:00etara, bidezko merkataritzako produktu kubatarrak izango dira zenbait postutan, baita Kubari elkartasuna adierazten dioten erakundeei buruzko informazioa ere.

  • Hasierako eguna
    18 Abe
  • Amaierako eguna
    18 Abe
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Bilbo Zaharreko plazan

Harremanetarako

Euskadi-Cuba

Bizkaia

medios@euskadicuba.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak