Kurtso hau hezkuntza eta komunitate-arloetan kultura-aniztasunari eta gizarte-inklusioari buruzko proiektuen kudeaketarekin zerikusia duten profil tekniko ezberdineko profesionalei zuzenduta dago.
Formakuntzak dibertsitatearen kudeaketari ekiteko eta kulturarteko bizikidetzaren eta harremanen elementuei buruzko hausnarketa sustatzeko beharrezko gertatzen diren ezagutza eta gaitasun praktikoak jabetzea erraztu nahi du. Horretarako, kultura-aniztasunaren kudeaketarako funts teoriko eta gogoeta praktiko ezberdinak aurkezten ditu, bai udal-mailan bai hezkuntza-mailan.
Kurtsoak nazio eta nazioarteko mailan entzute handiko aditu ezberdinen irakurketa eta ikus-entzunezko baliabideen konpilazioa eskaintzen du. Halaber, aurkeztutako eskuliburu eta gida praktikoek kultura-aniztasunaren kudeaketaren prozesu berritzaile eta arrakastatsuei buruzko informazio zehatza ematen duten esperientzia eredugarri anitzak aurkezten dute.
Helburu pedagogikoa:
Hezkuntza eta udal-mailan sustatutako kultura-aniztasunaren kudeaketari buruzko prozesuen hobekuntza eta horiei buruzko hausnarketa sustatzea hurrerapen teoriko aplikatuaren bidez, baita toki, estatu eta europar-mailan izandako esperientzia eredugarriei buruzko ezagutzaren bidez ere.
Eduki tematikoak:
Ikastaroan hainbat eduki didaktiko irakurri eta aztertuko ditugu, eta, horrez gain, bideo eta material batzuk ikusiko ditugu, aztergai ditugun auziei buruz errazago hausnartu ahal izateko.
Ebaluazioa egiteko aurreikusi ditugun mekanismoen artean, galdetegi bereziak egingo ditugu landutako edukiei buruz, banakako eta/edo taldeko lanak egingo ditugu hausnarketa eta azterketa kritikoa bultzatzeko, material gehigarria irakurriz eta/edo berrikusiz, eta, azkenik, gogotsu hartuko dugu parte foroan.
Horrez gain, irakurketak proposatuko ditugu, hala nahitaezkoak, nola gomendiozkoak, era horretan, hausnarketa eta iritzi-trukea bultzatzeko.
Plataformak hainbat tresna izango ditu ikasleen arteko eta, orobat, ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa sustatzeko (txata, e-posta, foroa), eta ikastaroaren edukiei begira interesgarria izan daiteken informazio gehigarria trukatzeko (wikia, iragarki-ohola, agenda, etab.).
Ikastaroa gaztelaniaz izango da.
Ikastaroa bukatu ondoren, ebaluatutako jarduerak behar bezala gainditzen dituzten ikasleek ziurtagiri bat jasoko dute, ikastaroan parte hartu eta bera gainditu dutela egiaztatzeko.
Irakastorduak: Modulu bakoitzak dituen batez besteko orduak 20 dira. Ikastaroak 120 ordu ditu guztira.
Izen emateko, ikasleek aurre-inskripzioko inprimakia bete beharko dute. Gure erakundeak eskabidea onartu ondoren, harremanetan jarriko gara interesdunekin, behin betiko inskripzioa egiteko behar diren xehetasunak jakinarazteko (modalitateak eta matrikula ordaintzeko epea).
Prezioa: