2021eko apirilaren 28an gobernuak hartutako zenbait neurriren aurka mobilizazioak hasi ziren Kolonbian. Momentu hartatik biolentziak gora egin du gobernuaren aldetik. Hamaika dira Latinoamerikako herrialdean azken hilabeteetan egondako giza eskubideen urraketak. Euskal Autonomia Erkidegoan hamabi mila kolonbiar inguru daude. Horien guztien erreferentetzat dihardu Kolonbia Euskadi elkarteak. Bere idazkari nagusiarekin, Jhon Freddy Hernándezekin (Bucaramanga, Kolonbia, 1974), hitz egiteko aukera izan dugu Kolonbian bizi duten egoeraz eta erbestean dauden kolonbiarren ekintzez.