Home > Noticias > Etorkinek salatu dute bankuek «baztertu» egiten dituztela

Noticias

Etorkinek salatu dute bankuek «baztertu» egiten dituztela

Asociación Matiz

Bankuek pertsona arrazializatuak diskriminatzen dituztela salatzeko, migratzaileen defentsarako zenbait plataformak martxa aldarrikatzaile bat egin zuten atzo Bilbon. Diego Lopez de Haro kale nagusiko banketxeetan geldialdiak eginez osatu zuten ibilbidea, Konturik gabe, ez duzu kontatzen lelopean. 11:00etan hasi ziren, BBVAren egoitzaren atarian, eta Espainiako Bankuan bukatu zuten. Ongi Etorri Errefuxiatuak, Migratzaileen Eskubideen Plataformak eta SOS Arrazakeria taldeek azaldu zutenez, bertan bizitzeko baimenik ez dutenei kontua irekitzea ukatzen diete bankuek hainbatetan. «Legearen arabera, bankuko kontuak tramitatu eta irekitzea banketxeen betebeharra da. Merkataritzaren arloa arautzen duen azken dekretuak dioenez, oinarrizko ordainketa kontuak eskaini behar dituzte», adierazi dute.


¿Nos echas una mano?