Zerbitzuak eta harrera baliabideak

Basauri

GERTU. Atzerritartasun Legeari buruzko Aholkularitza Juridikoa

Bidearte, nº 10. Servicios sociales
Basauri
tel: 944 666 300
http://www.basauri.net/content/ya-est%C3%A1-en-marcha-gertu-servicio-municipal-de-asesoramiento-jur%C3%ADdico-en-materia-de-extranjer

Basauriko Udalak, doako zerbitzu honen bidez, aholkularitza eskaintzen dizu erregularizazioari, baimenak berritzeari, senideei, nazionalitateari, adingabeei, ikasleei, erregimen komunitarioari, familia-etxeko zerbitzuari eta atzerritarrei kontratatzeari buruz, besteak beste.

EGUNA ETA ORDUA: Asteazkenero 9:00etatik 15:00etara.

 

Bilbon jazotako estutasun-egoeran, norberaren edo familiaren larrialdi-egoeran nahiz larrialdi kolektiboan dauden pertsonei ematen zaien etengabeko eta berehalako arreta da:

Hauek dira zerbitzu honetan bideratzen diren jarduerak:

Larrialdiko gizarte-arreta (harrera), presentziazkoa edo in situ (lekualdatzea): 

Arazo ez esplizituen diagnostikoa eta detekzioa.

Esku-hartzeko plana.

Zuzeneko esku-hartzea: 

Gizarte-baliabide orokor nahiz espezifikoei buruzko informazioa eta orientazioa.

Koordinazioa, desbideratzea eta sare-lana administrazio eta erakunde publiko nahiz pribatuekin.

Bilbao

Zuzenean: Herritarrentzako zerbitzua

Don Diego López de Haro 85, 48009
Bilbao
tel: 945 018 000
https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/zuzenean-atencion-ciudadana/

Zuzenean Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzaren menpeko zerbitzua da, eta helburu dauka informazioa eta zerbitzuak eskaintzea, erabilitako bidea edozein izanda ere.

Zuzenean zerbitzuak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu herritarrei arreta emateko:

1. Herritarrei informazioa eta arreta emateko zerbitzua. Informazio orokorra eta/edo partikularra ematea.

2. Aurretiko hitzordua kudeatzeko zerbitzua.

3. Espedienteak erregistratzeko eta izapidetzeko zerbitzua.

4. Herritarrek parte hartzeko zerbitzua.

Bilbao

Lanbide

Mazarredo 39, 48009
Bilbao
tel: 945 160 600
https://www.lanbide.euskadi.eus/inicio-lanbide/

Eusko Jaurlaritzak eskueran jartzen dizun Euskal Enplegu Zerbitzua da eta lana bilatzeko prozesuan laguntza eta orientabidea eskaintzen dizu.

Lanbideren ezaugarri nagusia enplegu-eskatzaile bakoitzari Plan integrala eta pertsonalizatua eskaintzea da.

Integrala da, pertsona bakoitzarekin batera egiten dugulako lana bilatzeko prozesuaren bide osoa, aholku ematen, orientatzen eta laguntzen, hainbat prestakuntza-ekintzaren bidez eta bere enpresa sortzeko sostengua eskaintzen; eta pertsonalizatua ere bai, lanbide-profil bakoitzerako banakako planak diseinatzen ditugulako.

Lanbiden gure partea jarri nahi dugu, enplegu betea, egonkorra eta kalitatekoa lortzeko.

Bilbao

Bilboko Udal Etxebizitzak

Calle Navarra, nº5, Planta 5º y 6º, 48001
Bilbao
tel: 944 132 400
https://www.bilbao.eus/servlet/Satellite/vvmm/es/inicio-0

Zerbitzu honen helburua da bilbotarrek etxebizitza duina izateko eskaerari erantzutea gizarte-alokairuko erregimenaren bitartez, betiere energia-eraginkortasunaren eta iraunkortasunaren irizpideei jarraituz.

Zeharka lan egiten dugu hirian bertan eta auzoetan, bilbotarrentzat bizitza osorako etxebizitza-zerbitzu publikoa kudeatuz.

Bilbao

Orientazio Juridikoko Zerbitzua


Bilbao
tel: 900 840 890
https://www.bilbao.eus/inmigracion/gestion.asp?codges=190&i=es

Eusko Jaurlaritzak AHOLKU SAREA-ATZERRITARRENGANAKO AHOLKULARITZA ZERBITZUA eskaintzen die beren egoera administratiboari eta atzerritartasun legeriari lotutako zalantzak argitu nahi dituzten etorkinei. Argibideak, orientabideak eta aholkularitza eskaintzen dituzte, eta zerbitzu espezializatuetara bideratzen dituzte kasuak.

Euskal Herrian gehien hitz egindako hizkuntzetarako itzulpen zerbitzua daukate.

Artxiboak

Bilbao

Zehar Errefuxiatuekin arreta-bulegoa

C/Baiona 1-3, 48012, Bilbao
Bilbao
tel: 944 059 566
https://zehar.eus/

Kasuz kasu lan egiten dugu, Zehar-Errefuxiatuekin lan egiten dugun pertsonen garapen integrala sustatzeko. Pertsona guztiak beren prozesuaren protagonistak izatea sustatzen dugu, berreraikitzen ari diren bizitza berrian.

Getxo

Getxoko Migrazioen Harrera eta Arretarako Bulegoa

Plaza Chávarri Zuazo, s/n
Getxo
tel: 944 660 152
https://www.getxo.eus/es/inmigracion/acogida-a-personas-inmigrantes/oficina-acogida

Bulegoak honako hauek izango ditu:

Lehenengo arreta zerbitzua: zerbitzura iristen diren pertsonekiko lehenengo kontaktuaren ardura duena eta gainerako zerbitzuetara jotzeko puntua. Helburua da erabiltzaileek planteatutako beharrizanak eta eskariak identifikatzea, erantzun pertsonalizatua eskaini ahal izateko: izan daiteke informazioa, orientazioa edo bulegoan nahiz hirian zehar [osasun sarea, laguntza sozialeko sarea, hezkuntza zerbitzuak, hizkuntzaren ikasketa, erakundeen sarea, oinarrizko kudeaketa eta izapideak (erroldatzea, osasun txartela...)] eskaintzen diren zerbitzuetara bideratzea.

Eskubideak eskuratzeko zerbitzu espezializatuak: Zerbitzu espezializatuak eta zeharkakoak dira. Atzerritarra izateak eskubideak baliatu ahal izatea zailtzen dituen kasuak jorratzen dituzte.
- Atzerritasrtasunaren eta nazioarteko babesaren araudiari lotuak
- Atzerriko langileei lotuak, bereziki zaintza sektorekoei. 
- Zeharkako aholkularitza juridikoa pertsona migratuei.
- Profesionalentzako aholkularitza eta oinarrizko prestakuntza.
- Getxoko biztanleentzako aholkularitza aurrez aipatutako gaietan.
Zerbitzu espezializatuak ez dira zuzenean eskuratzekoak. Lehenengo harrera zerbitzuak balorazioa egin ostean artatuko dira. Hitzorduak ostegun goizetan eta arratsaldetan emango dira, bulegoan bertan.

Honen arabera sailkatu