Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak AUZOKO programa sustatzen du besteak beste hirira iritsi berrien artean, hizkuntza gaitasunak lantzen joateko. "Euskara, Aniztasuna eta Herritarrak" gako nagusi bezala harturik, elkarrena ezagutu eta aitortuz, jatorri ezberdinetako herritarren artean, guztien arteko komunikazio eta kohesiorako hizkuntza Euskara izatea da erronka nagusia.
Bide horretatik, helburu nagusia jendea Euskarara gerturatzen saiatzen da, beti ere ikuspegi ludiko batetik. Eukaraz ez dakiten euskal herritarrak gerturatzen saiatzeaz gain, beste jatorri batzuetatik etorri berri diren pertsonei Euskararen berri eman eta honetara hurbiltzea bilatzen da, ulertua beti ere, kultur aberastasun horrek euskara eta euskal kultura bera ere aberasten duela.
Bagera Elkartea