Home > Agenda > YO(OTROS) Argazkilaritza proiektua

Agenda

YO(OTROS) Argazkilaritza proiektua

Gazte horiek beren bizi-esperientziaz, mundu-ikuskeraz eta nortasunaz kontatu nahi dutena erakusketa batean argazki-sorta baten bidez azaltzea da asmoa. Artea, eta kasu honetan argazkigintza, nor garen kontatzeko adierazpen-tresna gisa sortzen da.

Tailerrak lau eguneko iraupena du:
Ostirala, maiatzak 5, 16:00etatik 20:00etara
Larunbata, maiatzak 6, 10:00etatik 20:00etara (bazkaltzeko ordubete emanda)
Ostirala, maiatzak 19, 16:00etatik 20:00etara
Larunbata, maiatzak 20, 10:00etatik 20:00etara (bazkaltzeko ordubete emanda)

Tailerra egiteko, Angélica Dass kontratatu da, nazioartean goraipatua izan den Humanæ proiektua sortu duen argazkilari saritua. Lan hori munduko 50 hiritan baino gehiagotan izan da: PhotoEspaña, Munduko Ekonomia Foroa (Davos), Habitat III, Migration Museum-a (Londres), AMNH, Montrealgo Arte Ederren Museora, Dublingo Science Gallery-a. Gainera, hedabide garrantzitsuek ere proiektu horren berri eman dute: National Geographic-ek, Time Magazine-k eta Foreign Affairs-ek, besteak beste. TED Talkak bi milioi bisita baino gehiago izan zituen, eta horrek haren lanak argazkigintzatik harago joateko duen potentzial handia berresten du; hau da, aldaketa sozialerako tresna bihurtu da, eta elkarrizketa sustatu eta erronka egiten die aurreiritzi kulturalei.

  • Hasierako eguna
    5 Mai
  • Amaierako eguna
    20 Mai
  • Kostua
    Ez dago kosturik
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Edificio La Perrera. ​ Sabino Arana Etorbidea, 54, 48012 Bilbo, Bizkaia

Harremanetarako

KCD ONGD - Kultura Communication y Desarrollo

Bizkaia

info@kcd-ongd.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak