Home > Agenda > "Anti rumours Hall Escape" Tailerra

Agenda

"Anti rumours Hall Escape" Tailerra

Maiatzaren 22an, larunbata, Bilboko Jatorrak Eskaut Taldeko gazte taldearekin izango gara "Anti rumours Hall Escape" tailerra egiteko, Elkarrizketa eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

 

Estereotipo eta aurreiritzi kulturalen sorkuntzari bizipenetatik heltzeko, material didaktiko hau diseinatu dugu, jolas serioa deritzona eta  dibertsio hutsetik haragoko helburua duena, “Escape Hall Game”-etan oinarritutako dinamika erabiliz. Ihes-jokoen aldaera bat da, non ihes-gela edo “Escape Room” bateko mekanika berberak erabiltzen diren (behaketa, dedukzioa, talde-lana), baina objektu bakar batean kontzentratutako formatu eramangarri batean.

“Escape Hall Game” baten premisa ez da espazio fisiko batetik ihes egitea, “Escape Room”-aren kasuan bezala, baizik eta taldeko enigma bat konpontzea, kasu honetan zurrumurruek kulturen arteko bizikidetzan duten eraginarekin lotuta dagoena, eta, aldi berean, partida amaitzeko konpontzen joan behar diren buruhauste txiki asko dituena.

“Anti rumours Hall Escape” delakoak aukera ematen digu kultura-aniztasunarekin eta bizikidetzarekin lotutako hainbat kontzeptu erabat jorratzeko, eta, aldi berean, aukera ematen du kulturen arteko bizikidetzako eta gizarteratzeko prozesuak kaltetzen dituzten jatorri etorkineko pertsonei buruz sortzen diren zurrumurru eta estereotipo nagusiak kritikoki berrikusteko.

  • Hasierako eguna
    22 Mai
  • Amaierako eguna
    22 Mai
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia

Harremanetarako

Asociación Matiz

Bizkaia

info@asociacionmatiz.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak