Home > Agenda > Webinarra: Kirolean arrazakeria saihestea/Kirolean inklusioa sustatzea

Agenda

Webinarra: Kirolean arrazakeria saihestea/Kirolean inklusioa sustatzea

Era berean, herritarrak kirolaren eremuan gertatzen den arrazakeriaz sentsibilizatzeko, Bilboko Udalak online mintegi bat antolatu du, “Kirolean arrazakeria saihestea/Kirolean inklusioa sustatzea” izenekoa, datorren apirilaren 14an hasiko dena, 12:00etatik aurrera, eta Udalaren web orrian ikusi ahal izango dena zuenean: www.bilbao.eus.

Webinar honek aukera bat dakar agente nabarmen batzuk eta besteak elkartzeko, eta, hala, elkarrizketak eta gogoetak eragiteko kirolak daukan ahalmen inklusiboaz eta arlo horretan arrazakeria saihesteko eta kontra egiteko garatu beharreko estrategiez.

Parte hartuko dutela berretsi dutenen artean daude Lilian Thuram, futbol jokalari ohia eta bere izena daraman Fundazioko kidea Fundación Thuram; Laura Sentís eta Aisha Al Said, Barça Fundaziokoak; Galder Reguera, Athletic Club Fundaziokoa; Gaspar Maza, Universitat Virgili Rovirakoa; Sitapha Savané, ACBko jokalari ohia eta kirol esataria; eta Aauri Bokesa, atleta olinpiarra, Barcelona F.C. taldekoa eta gizarte langilea.

Webinarra solasaldi moduko bat izango da, Euskadiko Munduko Medikuak elkarteak eroango duena, zeinaren esku-hartze sozial eta kulturartekoa ikusmolde komunitario batean eta osasunean eragiten duten eragileen ikuspegietan oinarritzen baita.

Mintegia, beraz, online izango da, eta publiko askotariko bat izango du xede, kirolaren, gizartearen eta erakundeen arloetakoa. Gizarte inklusioa eta gizartean ageri ohi diren era bateko eta besteko indarkeria anitzen saihestea xede duten kirol prozesuetan parte hartzen duten eragileak ere anitz dira; bestalde, indarkeria horietan elkarrekin eragiten dute, askotan, klaseak, generoak, dibertsitate funtzionalak, LGTBIQen kontrako fobiak, arrazakeriak edo xenofobiak.

Hemen eman daiteke mintegian parte hartzeko izena: https://bilbao.zoom.us/webinar/register/WN_yuYdMYlVT9iQR-eGNbAdbw; hala, apirilaren 9an, gogorarazpen bat jasoko dute webinarrean zoom bidez parte hartzeko zuzeneko esteka batekin.

  • Hasierako eguna
    14 Api
  • Amaierako eguna
    14 Api
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    Online
  • Tokia

Harremanetarako

Ayuntamiento de Bilbao. Area de igualdad, Cooperacion, convivencia y Fiestas

inmigracion@bilbao.eus

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak