Home > Agenda > Indarkeriatik bizirik atera diren Emakumeen Erreparazioa eta Duintasuna

Agenda

Indarkeriatik bizirik atera diren Emakumeen Erreparazioa eta Duintasuna

Aura Marina Yoc, emakume Guatemaldarra, emakumeen parte-hartze politikoari eta indarkeriatik bizirik atera diren emakumeen erreparazioari eta duintasunari buruzko gaietan aditua da. Aura Marinaren berezitasunetako bat da Guatemalako 'Actoras de Cambio' kolektiboaren esperientzia jorratzen duela, eta proposatzen du «sendatzea mekanismo konpontzaile gisa txertatzea, gerraostean indarkeriatik bizirik atera diren emakumeekin». Aura Marina hainbat urtez Guatemalako Actoras de Cambio Kolektibo Feministako kide izan da, kultura desberdinetako emakume feminista eta lesbianen ametsak bateratzearen ondorioz sortutakoa. Haien filosofia, alaitasuna berreskuratzearekin eta emakumeen arteko batasunarekin lotutako prozesuen bidez berreraikitzea posiblea dela.

Jarduera honen bidez, emakumeok bizi ditugun zapalkuntzak eta indarkeriak jorratuko dira, gorputzetik eta ikuspegi anitz eta askotarikotik egindako dinamiken bidez, eta genero-ikuspegia eta kulturartekotasuna oinarri hartuta, bizi dugun sistema patriarkal, kapitalista, heteronormatibo eta arrazista honen ondorioz, bizitza eta errealitatea ulertzeko egitura eta modu berriak sortzeko. Eta, horrela, ahalduntze indibidual eta kolektiborako modu berriak ezagutu ahal izango ditugu, gure bizitzetan eragina duten erabakien protagonista eta, ondorioz, gure garapen propioaren protagonista izateko tresnak eskuratzeko.

  • Hasierako eguna eta ordua
    28 Api 18:30
  • Amaierako eguna eta ordua
    28 Api 20:00
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Mendibil, 13 (Mendibileko eskolen eraikina)

Harremanetarako

Entreamigos-Lagun Artean

Bizkaia

info@lagungt.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak