Home > Agenda > Loturak Emakumeok: Getxoko emakumeak eta abegia

Agenda

Loturak Emakumeok: Getxoko emakumeak eta abegia

Loturak Emakumeok emakume migratu edo iheskariak Getxon nola hartzen diren eta udalerriko emakumeak nola hartzen dituztenen gaineko gogoeta zein ikusmen prozesu bat bultzatzen du.

Otsailean zehar, hainbat topaketa egingo ditugu Getxoko bizilagunen artean, Getxoko harrerari buruz eztabaidatzeko eta kontakizunak sortzen jarraitzeko.

Horretarako, Gobelaurre Boluntarioen Zentroan (Jose Maria Chávarri-Zuazo plaza, z/g) 15 emakumek parte hartuko duten aurrez aurreko 3 jardueretara gonbidatzen zaitugu.

1.-Nolako harrera egiten dugu Getxon? Zure iritzia eta esperientzia jakitea gustatuko litzaiguke
* Aukera hauek dituzu: otsailaren 3a, asteazkena 18:00etatik 20:00etara edo otsailaren 6a, larunbata, 10:00etatik 12:00etara.

2.-Kontatu nahi duguna grabatzen ikasiko dugu. Mugikor bakarra behar dugu, eta parte hartzeko gogoa
* Aukera hauek dituzu: otsailaren 10ean, asteazkena 18:00etatik 20:00etara edo otsailaren 13an, larunbata, 10:00etatik 12:00etara.

3.- Kalera irten eta ikasitakoa praktikan jartzen dugu
* Otsailaren 20an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara.

 

Martxoan zehar grabatutako edukiak erakusketa batean jarriko dira ikusgai, baita proiektuaren web orrian ere.

Izena eman posta elektronikoz edo telefonoz gehien interesatzen zaizkizun jardueretan, eta ez ahaztu agendan idazteaz!

Izena eman, deitu, idatzi, partekatu, parte hartu...

maria@moviltik.org/ Tlf: 688 897 661

  • Hasierako eguna
    3 Ots
  • Amaierako eguna
    20 Ots
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Gobelaurre Boluntarioen Zentroan (Jose Maria Chávarri-Zuazo plaza, z/g)

Harremanetarako

Moviltik- Móviles para el cambio

Bizkaia

maria@ubiqa.com

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak