Home > Agenda > Zure negozioaren inpaktu positiboa areagotu ("Begirada sozialarekin ekiten" ibilbidea)

Agenda

Zure negozioaren inpaktu positiboa areagotu ("Begirada sozialarekin ekiten" ibilbidea)

Inoiz pentsatu al duzu nola eraman dezakezun zure negozioa bide jasangarritik? Zure karbono-aztarna murriztu, komunikazioaren bidez genero-estereotipoak hautsi edota zure taldea anitzagoa egin, nondik hasi beharko zenuke? 

 

Mugarik gabeko Ekonomilariok Ekonomia Sozial eta Solidarioan Ekiteko Eskuliburua aurkeztu nahi dizugu, galdera hauek erantzuten eta iraunkortasunari dagokionez urrats bat harago joaten lagunduko dizun tresna. MgE-en "Begirada sozialarekin ekiten" ibilbideko laugarren tailer dinamiko honek "Zure negozioaren inpaktu positiboa areagotu" du izena, eta apirilaren 22rako dago programatuta, 17:30etatik 19:30etara, formatu birtualean.

 

Tailer honetan ikasiko duzu nola tresna honek lagunduko zaituen zure negozioa jasangarriagoa egiten gizarte-, ingurumen- eta genero-inpaktu positiboa sortzeko zure ingurunean. Ekonomia Sozial eta Solidarioari eta ekintzailetzari buruz hitz egingo dugu, Canvas Soziala metodologia ardatz nagusi edukita, baina batez ere taldetan lan egingo dugu fikziozko enpresa bat erabiliz tresnaren esperientzia praktikoa izateko.

 

Tailerra gaztelaniaz izango da, Zoom-en bidez. Plazak doakoak dira, baina mugatuak. Izena eman ezazu hurrengo galdetegian zurea gordetzeko.

 

Zure negozio-ideia martxan duzun ala ez alde batera utzita, pertsonen eta planetaren bizitza erdigunean jarrita ekiten ikasi nahi baduzu, ez ezazu tailer hau galdu. 

  • Hasierako eguna eta ordua
    22 Api 17:30
  • Amaierako eguna eta ordua
    22 Api 19:30
  • Kostua
    Doan
  • Mota
    Online
  • Tokia
    Online- Zoom

Harremanetarako

Economistas sin Fronteras Euskadi

Online- Zoom

ecosfron.euskadi@ecosfron.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak